Plan Estrategikoak

Hausnarketa Estrategikoak

Negozio modeluaren azterketa honako hauen bitartez:

  • Eginkizunen, Ikuspegien, Balioen adierazpenen garapena
  • Erakundearen egoeraren diagnostikoa
  • Gaur egungo egoera lehiakorra aztertu
  • Posizio estrategikoa definitu
  • Zenbait arlotan estrategiak finkatu (finantzari, merkatuak, prozesuak, pertsonak)
  • Helburu estrategikoen ikuspegiarena.
  • Aginte taula.
  • Prozesu ezaugarrienen autaketa.
  • Prozesu ezaugarrienen bidez helburu estrategikoen hedapena.
  • Berrikuspena eta zuzenketa

Estrategian aditua den pertsona baten tutorepean negozio-eredua aztertu, arlo desberdinetan duen proiekzioa ikusi (finantzari, merkatuak, prozesuak, pertsonak), eta produktu/zerbitzuarentzako estrategia egokiena aukeratzen dugu merkatuari begira eta enpresak dituen gaintasunak, baliabideak eta pertsonak kontuan hartuz.

Amaieran planari jarraipena emateko eta martxan jartze zuzena izan dezan aginte taula bat egindo da indikadore garrantzitsuenen jarraipena egiteko.

Finantzaketa

Finantza erakunde eta organismo ezberdinekin ditugun lankidetza-hitzarmenei esker, proiektu ekintzaileak finantzatzeko hainbat lerro jartzen ditugu ekintzaileen esku.

Aholkularitza eta tutoretza

Sortu berriak diren enpresak sendotzeko aholkularitza-zerbitzu integrala eskaintzen dugu. Zerbitzua laguntza-prozesu pertsonalizatu baten bitartez eskaintzen da, arreta hainbat esparrutan dituzun premia espezifikoetan jarrita: merkataritza-kudeaketa, finantzarioa, fiskala, lan-arlokoa, nazioartekotzea, teknologia berriak…

Ekintzaileek erabiltzeko espazio fisiko bat ere badugu Bazkundean bertan, eta lagungarria izango da, batez ere finkatze-aldian, jarduera abiarazteko laguntza espezializatuaren bidez.

Prestakuntza

Zure kontura lan egiteak, zure proiektua gauzatzeak enpresaburu bihurtzen zaitu. Zure gaitasun profesionalek agian beste bide batzuk jorratzera eraman zaituzte orain arte eta, beharbada, eguneratu egin behar duzu. 

Bazkundetik enpresen sorkuntzan eta kudeaketan trebatzeko prestakuntza espezifikoa eskaintzen dizugu.
Gainera, gurekin harremanetan jar zaitezke eta zure premietara ongien egokitzen den prestakuntza-ibilbidea proposatuko dizugu.

Lanzituz programarekin lotutako ikastaroa:

 

logo berriak 1

Pertsonen Kudeaketa

 

Pertsonekin egiten dugu lan

Ondo asko dakigu pertsonak direla era guztietako erakundeen ardatza, eta pertsonak kudeatzea da, beraz, erronka nagusia. 

Pertsonek eraldaketa-prozesuetan egiten dute lan eta horietan garatzen dituzte helburu estrategikoekiko konpromisoa eta inplikazioa sendotzen dituzten abileziak, eta guk, enpresa bakoitzera moldatutako metodologien bitartez, eraldaketa-prozesu horiek abian jartzea errazten dugu.
Gure lanaren abiapuntua egungo egoeraren diagnostikoa egitea da, eta hortik aurrera nahi den eredua zehazten da, ekintza-plana diseinatzen da, zuzendaritzan bideratzen eta hedatzen da eta landutako arloan inplementatzen da, erakunde osora ere hedatu ahal izango bada ere.

Erakundeek, besteak beste, honako abantaila hauek lortzen dituzte:

  • Hobeto prestatutako langileak, balioaniztunak eta motibatuak.
  • Negozioari buruzko ikuspegi globalagoa izatea erakunde osoak.
  • Enpresaren proiektuarekin konpromiso estuagoa duten pertsonak. 
  • Gidaritza parte-hartzailea gauzatzeko behar diren gaitasunen garapena. 
  • Laneko giroari buruzko inkestetan balorazio hobea. 
  • Taldean lan egiteko abileziak hobetzea. 
  • Langile-taldea bere lanpostura hobeto egokitzea.

Hauek dira gure bezeroek gehien eskatzen dituzten zerbitzuak:

  • Coaching prozesuak
    o Banakakoa
    o Taldekoa
  • Pertsonak kudeatzeko ereduaren azterketa
  • Gaitasunen araberako kudeaketa
  • Jardueraren kudeaketa
  • Laneko giroaren azterketa
  • Barruko komunikazio-sistema ezartzea 

Informazio gehiago

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com