• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeko Batzorde Exekutiboak Fagor Arrasaten egin du bilera

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeko Batzorde Exekutiboak Fagor Arrasaten egin du bilera

Gipuzkoako Bazkundeko Batzorde Exekutiboak Arrasateko Fagor Arrasate enpresan egin du gaur bilera.

Ohikoa den moduan, urtean behin, Gipuzkoako Bazkundeko batzorde exekutiboko kideak, batzordea osatzen duten 12 enpresetako batera joaten dira batzarra egitera. Oraingo honetan Fagor Arrasate izan da enpresa anfitrioia.

Fagor Arrasate Mondragon Taldearen parte da eta prensa eta estanpazio sistemen diseinuan, fabrikazioan eta horniketan espezialista da mundu mailan. Enpresa gipuzkoar hau azken legealdi honetan gehitu da Gipuzkoako Bazkondeko Osoko Bilkurara. Legealdia aurtengo urtarrilan hasi da eta 2022ko abenduan amaituko da.

Batzorde Exekutiboa Gipuzkoako Bazkundearen kudeaketarako eta administraziorako organu nagusia da eta Fagor Arrasatez gain beste enpresa hauek osatzen dute: Aseconsa Aholkulariak, José Lazpiur Eraikuntza Mekanikoak, Algeposa Zamaketariak, Irizar Forjak, Marpe Decorazioak, Quimatryxek, Salva Industrialek, Muguerza Igogailuak, Gipuzkoako Arcelor Mittalek, Gipuzkoako Zerbitzu Estazioak eta Kutxa Banku Fundazioak.

Enpresa hauek guztiak Gipuzkoako Bazkundeko Osoko Bilkura osatzen duten beste 48 enpresekin batera Gipuzkoako sektore ekonomiko guztiak ordezkatzen dituzte eta lurraldearen lehiakortasuna indartzea dute helburu.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com