• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak Incoterms 2020-ren arau berrien inguruko jardunaldia antolatu du

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak Incoterms 2020-ren arau berrien inguruko jardunaldia antolatu du

Gipuzkoako Bazkundeak Inconterms-en azken edizioaren berrikuntzen inguruko jardunaldia antolatu du Bankoa eta Nazioarteko Merkataritza Ganberarekin, ICCrekin elkarlanean. “Incoterms 2020 ICC-ren arau berriak” izeneko jardunaldia bihar, urriak 17, goizeko 9.30etan egingo da Gipuzkoako Bazkundean.

 

Incoterms arauak nazioarteko salerosketa batean parte hartzen duten aldeek entregatu behar duten merkantziaren inguruan egiten den borondatezko onarpena islatzen duten terminoak dira. Termino hauek saloresketaren kostuak argitzeko erabiltzen dira eta saltzailearen eta eroslearen arteko ardurak mugatzen ditu, eta era berean merkantzien nazioarteko garraioren eguneroko praktikei ematen die erantzuna.

Jardunaldi honen helburua 2020an indarrean sartuko den Incotermsen edizio berriari ezarri dizkioten aldaketa nabarmenenak aurkeztea da. Aldaketen artean honako hauek: Incoterms arau bakoitzerako grafikoz osaturiko azalpen oharrak gehitu dira, inportatzaile eta esportatzaileen ardurak hobeto erakusteko helburuarekin. Horrez gain, operazio komertzial bakoitzean Incoterms arau egokiena nola aukeratu jakiteko deskribapen zehatzago bat ezarri dute, eta baita salerosketa kontratu batek nola elkar eragin dezakeen beste kontratu osagarri batekin azaldu ere.

Jardunaldiko hizlariak ondorengoak izango dira: Jordi Sellarés, ICC Espainiako Batzordeko idazkari nagusia eta Marta Prado Larburu, INCOTRANS®-eko zuzendari kudeatzailea eta ICC Espainiako Batzordeko Incoterms gaietako adituen taldeko kidea eta 2020ko edizioaren eguneratzean partehartzailea, eta baita ICC Espainiako Batzordeko Merkataritza Zuzenbide Praktikako Komisioko presidenteordea. Eurak arduratuko dira Incoterms-en azken edizio honetan izan diren aldaketen inguruko xehetasun guztiak azaltzeaz.

Incoterms arauak Nazioarteko Merkataritza Ganberak, ICC-ek sortu zituen aurrenekoz 1936an, mundu osoko merkatarien artean egiten ziren salerosketei arauak eta adostasunez bideratutako definizioak ezartzeko. Ordutik, ICC-ak aldiro eguneratu ditu Incoterms arauak nazioarteko merkataritza sisteman ematen diren aldaketa guztiak testu eguneratu eta bateratu batean izateko helburuarekin.

Arau hauek 1945, 1953, 1967, 1976, 1980, 1990, 2000 eta 2010 urtean berrikusi dira egun hauetan aurkezten ari diren 2020ko azken edizio berri honetara iritsi arte. John W.H. Denton AO-ek ICCko Zuzendari Nagusiak horrela definitzen du eguneratu berri den edizio hau: “2020 Incoterms arauak enpresak guztientzat funtzionatzea eragiten du urtero mundu mailako merkataritzari billioi dolarrak erraztuz. 2020 Incoterms arauek mundu osoko importatzaile eta esportatzaileei laguntzen die euren ardurak ulertzen eta horrela gaizki-ulertuak ekiditzen dira. Arau hauek nazioarteko salerosketa transzakzioen hizkuntza dira eta mundu mailako merkataritza sisteman konfiantza sortzen dute”.

Dokumentazioa jaitsi

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com