• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak 300 negozio aukera baino gehiago lortu ditu azpikontratazioko ferien bitartez Alemanian, Suitzan, Frantzian eta Espainian 2019an

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak 300 negozio aukera baino gehiago lortu ditu azpikontratazioko ferien bitartez Alemanian, Suitzan, Frantzian eta Espainian 2019an

Gipuzkoakoa Bazkundea nazioarteko azpikontratzioko 10 ferietan izan da 2019 urtean zehar Alemanian, Suitzan, Frantzian eta Espainian, eta 300 negozio aukera baino gehiago lortu ditu Gipuzkoako enpresei bezero eta merkatuen dibertsifikazioan laguntzeko helburuarekin.

Gipuzkoako Bazkundeak parte hartu duen azken feria Madrileko azpikontratazioko MetalMadrid izan da eta bertan 25 negozio aukera baino gehiago bereganatu ditu, hauek urte osoan zehar lortutako 300 aukerak osatzen dituztelarik.

Azaroaren 27 eta 28an burutu zen MetalMadrid feriak 550 erakusketari izan zituen eta 9.000 profesionalek baino gehiagok bisitatu zuten, honek Espainiako industriarentzat ezinbesteko hitzordua bihurtu dela adierazten duelarik.

Gipuzkoako azpikontratazioko enpresen eskaintzak oso harrera ona izan zuen beste autonomia-erkidegoko enpresen artean, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Gaztela-Mantxa, Murtziako eskualdea, Andaluzia eta Madrileko Erkideogokoen artean hain zuzen. Enpresa hauek sektore ezberdinetatik datozte, hala nola ekipamendu hidraulikoa, eraikuntza, elikadura sektorea, ekipo-ondasunak eta defensa.

MetalMadrid ferian parte hartu ondoren jasotako emaitzek ondorengoa adierazten dute: Gipuzkoako Bazkundeak 2019 urtean azpikontratazio sektorean lortu dituen negozio aukeren %20a Espainiako merkatutik etorri da, aurten eskaera gehien egin dituen bigarren merkatu izan da. Lehenengoa Frantzia izango litzateke %57arekin, Alemania hirugarrena %9arekin, Suitza laugarrena %3arekin eta %10 beste herrialde batzuk osatuko lukete.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com