• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Frantziako “Del Loira” eskualdeak Gipuzkoako enpresengan interesa erakutsi du

Albisteak

Frantziako “Del Loira” eskualdeak Gipuzkoako enpresengan interesa erakutsi du

Gipuzkoako Bazkundea Nanteseko (Frantzia) “Industrie Grand Ouest” Azpikontratazio Industrialeko ferian izan da urtarrilaren 28, 29 eta 30an. Feria hau 2020 urterako programatu diren nazioarteko ferien egutegian kokatzen da.

Feria honetan izandako parte hartzea oso positiboa izan da Gipuzkoako Bazkundeak lurraldeko hornitzaileekin lan egiteko interesa erakutsi duten eraikuntza, ekipo-ondasuna, trenak, ingurugiroa, mediku teknologiak, ontzigintza eta energia sektoreko 33 enpresa frantziar identifikatu dituelako.  Frantziako enpresa hauek adierazi duten interes hori feriako hiru egunetan lortutako 55 negozio aukeretan isladatzen da, aukera hauek ondorengo lanetan gailendu dira: nekazaritzako industriarako altzairu herdoilgaitzako galdategi lanak eta makina euskarriak fabrikatzeko mekanizazio pieza motzak eta erdi mailakoak eta mekanosoldadura.

“Industrie Grand Ouest IGO 2020” feriaren azken edizio honetan 350 erakusketari eta 8.000 bisitari bildu dira. Feria bi urtero egiten da Países del Loira eskualdeko Nanteseko hirian. Eskualde honek 3,3 miloi biztanle ditu eta nekazaritzako elikagaien eta makineria eta ekipamendu egileen industrien konzentrazio handia duelako nabarmentzen da eta baita bertan konpainia handiak kokatuak daudelako ere, hala nola, Les Cantiers Atlantique trasatlantikoen fabrikatzailea, AIRBUS, Manitou, Renault edo Michelin. Horrez gain, eskualde hau nautika eraikuntzaren lehen gunea dela nabarmendu behar da eta goratze eta mantenu sektorean mundu mailako liderra ere, eta kontutan izan behar da bertan azpikontratazioko industriako enpresa ugari kokatzen direla.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com