• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak tekonologia jardunaldia antolatuko dute Biki Digitalak ezagutzera emateko

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak tekonologia jardunaldia antolatuko dute Biki Digitalak ezagutzera emateko

Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, SPRI eta Miramon Enpresa Digitalarekin batera jardunaldi dibulgatzaile bat antolatu dute "Biki digitalak: fisiko eta birtualaren arteko elkargunea” izenburupean. Jardunaldia bihar, osteguna, otsailak 27, burutuko da Donostiako Miramongo Teknologia Elkartegiko Eraikin Nagusian eta bertan 200 pertsona izatea espero da.

Jardunaldia "Gipuzkoa Teknologikoa"ren hemezortzigarren edizioan barneratzen da eta Biki Digitalak (Digital Twins), ezagutu nahi dituzten enpresei zuzenduta egongo da, hau da, teknologia disruptibo bat oraindik garapen osoan dagoena eta gure enpresak ulertzen ditugun modua eraldatuko duena, eraberritze azkarrago bat ahalbidetuz, merkeagoa eta erabatekoa izango dena. Oinarrian, edozein produktu, zerbitzu edo prozesu era birtualean erreplikatzea da, hauek Bigdata, loT eta Adimen Artifizial soluzioekin konbinatu daitezkelarik.

Teknologia honek enpresei beraien produkzioa monitorizatu eta aztertzea baimenduko die beraien etekina hobetzeko, akatsei aurre hartzeko, mantenimendu zereginak planifikatzeko, etorkizuneko egoerak proiektatzeko eta negozio aukerak garatzeko eta fabrikazio plan berriak egiteko.

Jardunaldian, zazpi adituk teknologia honek eskaintzen dituen aukerak ezagutzera emango dituzte. Juan Antonio Gómez Amoresek, Semantic Systemseko Proiektuen Zuzendariak, Biki Digital bat sortzeko beharrezkoak diren gako guztien berri emango du. Biki Digital baten ezagurrietatik eta kasu erreal batetik egingo du adierazpena. Josu Bonetak, Oretekeko CIO&Co Founderak, Biki Digitalaren aplikazioak aurkeztuko ditu: simulazio klasikoa, prestakuntza birtuala, aurreikuspen mantenimendua eta simulazio dinamikoa. Kasu praktikoak ere erakutsiko ditu. Raúl López Lucasek, Siemenseko Merkatal-Teknikari aholkulariak, abiarazte birtualaren oinarrizko kontzeptuei buruz hitz egingo du eta “virtual commissioning”

egiteko software-ei buruz. Seda Tosunek, Immersia CEO&Co Founderak, Biki Digitala bere orokortasunean definituko du aplikatu daitekeen arlo ezberdinekin, IKTentzat Biki Digitalak sortzeak ekartzen dituen erronkei buruzko xehetasunak emango ditu eta bere ezarpenaren onurak eta eskakizunak azalduko ditu, “DT”aren erabileraren adibide errealak aurkezteaz gain. Bertan ere, Tecnaliako Eva Anglada eta Jokin Rubio izango dira eta Vicomtecheko Carles Creus, Biki Digital interaktiboen sorkuntza aztertuko duena. 

Gipuzkoa Teknologikoa

"Gipuzkoa Teknologikoa" programa 2003an sortu zen. Gipuzkoako Bazkundeak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera urtero hiru jardunaldi antolatzen ditu. Jardunaldi hauetan informazioaren eta komunikabideen teknologien erabilpenarekin erlazioa duten gai ezberdinak jorratzen dira:  interneten segurtasuna, tresna hauek negozio katea hobetzeko eskaintzen dituzten aukerak, Gauzen Interneta, Big Data, 0.4 Industria, Blockchain, Cloud computing, Fabrikazio gehigarria, Robotika, Serbitizazioa ...

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com