• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak PAPEL ARALAR “Gipuzkoako Enpresa” izendatu du

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak PAPEL ARALAR “Gipuzkoako Enpresa” izendatu du

Gipuzkoako Enpesa Sarien XXVIII. banaketa ekitaldia gaur burutu da Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan ateak itxita, sarituak eta agintariekin soilik bizitzen ari garen egoera dela eta. Gipuzkoako enpresen lana goraipatzen den aurtengo ekitaldi honetan Amezketako Papel Aralar izan da urteko “Gipuzkoako Enpresa” bezala saritua, horrez gain Donostiako Oribay Group Automotivek “Enpresa Nazioartekotzeari” saria jaso du, Zarautzeko Fresmakek “ETE enpresa industrialari” saria, Donostiako Basque Culinary Centerek Zerbitzu enpresari” saria eta “Berrikuntza Enpresa” saria MugiCloudek eraman du, Donostiakoa azken hau ere. Ekitaldiak Banco SABADELLen babesa izan du zazpigarren urtez jarraian.

 

Saritutako Enpresak

Amezketako Papel Aralar enpresak urteko “Gipuzkoa Enpresa” saria jaso du elikagai eta higiene-sanitario sektoreetan aplikatzen den enbalatze malgurako paperaren produkzioan mundu mailako liderra izateagatik eta berrikuntzan eman duen bultzadagatik, honi esker %100 disolbagarria, naturala eta biodegradagarria den papera produzitzen duen munduko lehen fabrikatzailea izatera iritsi da.

Papel Aralar bere sorrreratik, 1936 urtetik, ingurugiroarekin konprometitua egon den familia enpresa bat da (laugarren belaunaldia). Paperaren fabrikazioan teknologia berriena izateagatik nabarmendu den enpresa bat da, beti abangoardian egoteko inbertsio garrantzitsuak egin dituelarik. Bere aktibitatea mota guztietako paper konposatu eta sinpleen fabrikazioan, komertzializazioan eta banaketan zentratzen da, batez ere propietate aintzindariak dituen paper teknikoan.

Bere produktuen artean honakok hauek aurkitzen dira: enbalatze malgurako paper iztukatuak (hauen artean jogurten tapak, zorroko zopa, zorroko azukrea, etab…), poltsentzako eta zakuentzako paperak, garagardo etiketentzako papera (produktu mota hauen fabrikazioan mundu mailako liderra da), parafinatzeko papera, silikonatzeko paperak (konpresa, tanpoi etab… erabilpenerako), poster eta kartelentzako papera eta toallitentzako papera, Araflush izenekoa eta %100 disolbagarria, naturala eta biodegradagarria dena. Paper mota hau merkaturatzen duen munduko lehen enpresa izan da, hori dela eta oso ohiko da horrelako toallitak munduko edozien txokotan topatzea, Espainiatik hasi Alemaniarano edo eta EEBBetaraino. 

Produktu honek izan duen arrakastari esker Papel Aralarrek inbertsio bat egin du makina berri bat ezarriz toallita merkatuan dauden produktuen aukera handitzeko helburuarekin (haurtxoentzako toallitak, desinfektatzaileak, automobilentzako garbiketarako, eta etab luze bat). Horrez gain beste paper mota bat ere sortu du, hanburgesak biltzeko koipearen aurka egiteko propietateak dituen papera, paper hau elikadura sektoreko multinazional ezagun batekin batera sortu du.

Papel Aralarrek berritzeko eta egokitzeko duen gaitasunak merkatuan lehiatzeko aukera ematen dio eta ospe handia izateako ere, Gipuzkoako erreferentziazko enpresa esportatzaile bat dela ahaztu gabe. 2019an Papel Aralarrek 110 miloi euroak gainditu zituen fakturazioa izan zuen, 164 pertsoni eman zien lana eta bere salmenten totalaren %75eko esportazio maila lortu zuen. Gaur egun Asian, Europan, Hego Ameriketan, Afrikako Hegoaldean, Hegoafrikan, Errusian, Ekialde Ertainean, Estatu Batuetan eta Kanadan dago.

“Enpresa Nazioartekotzeari” saria Donostiako Oribay Group Automotiverentzat izan da merkatu-nitxo espezialiatu batean lortu duen posizionatzearengatik (automobilaren haizetakoan itsatsita jartzen diren osagaien produkzioa), honek bere produkzioaren %98a kanpora ateratzeko aukera ematen dio, eta era berean haizetako fabrikanteak eta car-makersak solaskide zuzenak izateko aukera ematen die ere. 

Oribay Group Automotive orain 30 urte sortu zen automobilgintza sektoreko enpresa bat da. Bere zer egina honako hau da: automobilen haizetakoei itsasten zaizkien osagai guztien sorkuntza, garapena eta fabrikazioa bai sentsoreak, optika, metalezko eta plastikozko osagaiak, eta baita egitura itsaskorrak eta osagai elektronikoak gidatze autonomoari bideratuak ere.

Donostiako enpresa honek bere merkatu-nitxoa 80. hamarkadaren amaieran ikusi zuen, Tecnunen litzentziatu berri zen ingenieri gazte batek atzerako ispilua automobilen haizetakoei lotzeko sistema berri bat ikuskatu zuenean, une hartan atzerako ispiluak automobilaren sapaira torlojuz lotzen zirenean. Proeiktu berri horren harira aukera anitzak ireki ziren automobilen eta haizetakoen fabrikanteekin gaur egun dituzten emaitzak lortzeraino: 20 miloi euro baino gehiago salmentetan, 145 langile eta %98ko esportazio maila.

Oribay Group Automotive orain 30 urte sortu zen automobilgintza sektoreko enpresa bat da. Bere zer egina honako hau da: automobilen haizetakoei itsasten zaizkien osagai guztien sorkuntza, garapena eta fabrikazioa bai sentsoreak, optika, metalezko eta plastikozko osagaiak, eta baita egitura itsaskorrak eta osagai elektronikoak gidatze autonomoari bideratuak ere.

Donostiako enpresa honek bere merkatu-nitxoa 80. hamarkadaren amaieran ikusi zuen, Tecnunen litzentziatu berri zen ingenieri gazte batek atzerako ispilua automobilen haizetakoei lotzeko sistema berri bat ikuskatu zuenean, une hartan atzerako ispiluak automobilaren sapaira torlojuz lotzen zirenean. Proeiktu berri horren harira aukera anitzak ireki ziren automobilen eta haizetakoen fabrikanteekin gaur egun dituzten emaitzak lortzeraino: 20 miloi euro baino gehiago salmentetan, 145 langile eta %98ko esportazio maila.

Gaur egun, mundu osoko automobiletako haizetako atzerako ispiluetara itsatsita dauden egituren %90 fabrikatzen dute eta honek munduan zehar banatuta dauden 80 glass-marketekin zuzenean aritzeko aukera ematen die, eta baita kontinente ezberdinetako car-markes garrantzitsuenekin ere. Bere produktuak mundu mailan esportatzen ditu bereziki Ameriketako Estatu Batuetara, Mexikora, Alemaniara, Brasilera, Frantzira, Txinara, Errusiara, Marokora, Hegoafrikara, Indiara eta Turkiara. Egoitza nagusia Donostian du eta han egiten dira ingenieria eta fabrikazio lan guztiak, Iruñan eta Alemanian dituen instalazioekin batera.

“ETE Enpresa Industrialari” kategorian Gipuzkoako Bazkundeak Zarautzeko Fresmak saritu du. Kasu honetan berrikuntzagatik egin duen apustuagatik izan da saritua eta piezen itsaspen sistema bat patentatzeagatik, sistema hau plastiko polimeroko oinarria duen amarratzerako da eta makina erremintako sektorean haustura teknologiko bat izan da.

Fresmak, 1967an sortu zen eta neurrira egindako erreminteria eta amarratzerako soluzioak ematen dituen enpresa espezializatu bat da. Mundu mailan erreferentea da amarratze sistemetan eta 50 herrialde baino gehiagora iristen da eta milaka bezero ditu. Gaur egun, 31 langile ditu eta euren salmenten %50a baino gehiago esportazioen bitartez egiten dira.

Une honetan, Fresmak, produktuen eskaintzaren dibertsifikazioan, produkzio bideen eraberritzean, nazioartekotzean eta ikerketa eta berrikuntzan (20 patente baino gehiago ditu) apustu egiten ari da lehiakorragoak izateko helburuarekin. Naziortakotzeari bideratutako filosofia izan da hain zuzen bere posizionatzea indartu duena Europako makina erreminta sektoreko ohiko nazioarteko merkatuetan, Alemania eta Italian. Egun 50 herrialdetan baino gehiago du presentzia. 

Fresmaken beste gakoetako bat ezagutzaren alde apustua egin duela da.  2016 eta 2019 urtean artean enpresak goi mailako prestakuntza duten 6 pertsona gehiago gehitu ditu enpresara, profil horretako 13 langile guztira, 27 langilez osaturik dagoen enpresa batean. Zarautzeko enpresa honek ezagutzarekiko egin duen apustua ere islatzen da I+Gri emandako bultzadan. Arlo honi 2016an euren salmenten %8,3 eskaintzen bazitzaion 2019an %18,2 eskaini zaio, honekin argi ikusten da enpresak I+G aktibitateen aldeko apustua egiten duela.

Donostiako Basque Culinary Centerek, Gipuzkoako “Zerbitzu Enpresa” saria eraman du, gastronomiari balioa bilatzeagatik unibertsitate ikasketa kategoriaraino eraman arte, espezializate honetako lehen fakultate europarra bihurtuz.

Basque Culinari Cener 2009an jaio zen, euskal sukaldari nabarmenenek Mondragon Unibertsitatearekin eta erakunde publikoekin (Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) batera gastronomiari eskainitako unibertsitate proiektu aintzindari baten sorrera sustatu zutenean. Ordutik, Basque Culinary Center erreferente bihurtu da eremu honetan mundu mailan, 32 herrialde diferenteetako ikasleak bere ikastaroetara erakarriz.

Basque Culinary Center lankidetza publiko-pribatuaren adibidea da: lurraldera itzultzen den enplegua eta aberastasuna sortzen du, turismoa eta kontaktu ardatzak aktibatzen ditu sektoreko enpresen berrikuntza eta lehiakortasuna sustatuz. Aipatzeko da ere, gastronomia sektore zabalerako profesional adituak prestatu eta espezializatu dituela eta herrialde markaren posizionamenduta indartu duela nazioarte mailan, balioak helaraziz eta funtsezkoak diren publiko ezberdinengan eragina izanez: nazioarteko kazetariak, profesionalak, ordezkari insatituzionalak, etab. Azken finean, gastronomia mailan prestakuntzan, ikerketan eta berrikuntzan nazioarteko erreferente garrantzitsu bat bezala posizionatu da. 

Bost urtetan erakunde akademikoak %65eko igoera lortu du bere fakturazioan eta bere lanpostuak bikoiztu ditu, 32 nazionalitate ezberdinetako Graduko 400 ikasle baino gehiago izan ditu, horietatik %20a euskadikoak dira, %55a Estatuko gainontzeko herrialdetakoak eta %25a nazioarteko ikasleak. Nabarmendu beharreko beste datua honako hau da: 2019an Basque Culinary Centerek antolatutako ekitaldi diferenteetan 10.000 pertsona baino gehiagok parte hartu zuen.

Eta azkenik MugiCloud, estreinatu berri den “Berrikuntza Enpresa” kategorian sariturako enpresa. Donostiako enpresa honek saria jaso du heldutasun maila bat lortu duelako nazioartekotzeko zabalkunde prozesu irmo bat hasteko.

MugiCloud Gipuzkoako teknologia enpresa bat da mugikortasun eta bidaiarien garraio sektorerako soluzioak garatu eta merkaturatzen dituena. Bere talde sustatzaileak 20 urte baino gehiagoko esperientzia du Teknologia, Mugikortasuna eta Garraioa arloan eta Negozioaren Garapeneko sektoreetan. 

Enpresa donostiar hau 2012an sortu zen eta bidaiaren garraioaren negoziorako funtsezko funtzionaltasunak biltzen dituen soluzio global bat garatu du WIFI konexioarn bitartzez eta OBDII (On Board Diagnostics) datuen eskuratzearen bitartez. MugiCloud, garraio konpainiei aplikazio ugari eskaintzeko (ibilgailuen egoera, kokapena, gidatzeko modua, bidaiarien inguruko estatistikak, erregaiaren kontsumoa, gidatzeko erak, alertak, etab…) gai da eta baita azken erabiltzaileei SaaS formatu bitartez edo aplikazioen bitartez euren eskura jarritako hainbat zerbitzu eskaintzeko ere.

MugiCloud hazkunde esponentziala izaten ari da eta 2019 urtea enpresarentzat aproposa izan da komertzial arloan zabaltzeko. Bere fakturazioa %37 hazi da joan den urteari dagokionez, %32 bezero gehiago gehitu ditu eta nazioarte mailako lehen proiektuak itxi ditu Mexikon, aukera oso positiboekin 2020 urtera begira.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com