• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako OTEBei nazioartekotzen laguntzeko programa 2023

Albisteak

Gipuzkoako OTEBei nazioartekotzen laguntzeko programa 2023

Gipuzkoako Bazkundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Garapeneko Departamentuak, Gipuzkoako Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriei (OTEB) zuzentzen den laguntza programaren 2023-2024ko edizioa abiarazi dute.

Gipuzkoako OTEBak nazioartekotzeko estrategia garatzen laguntzea du helburu. Enpresa horiek berrikuntza eta balio erantsi handiko ezagutza ekarri eta dibertsifikazioa, kalitatezko enplegua eta kultura ekintzailea sustatzeagatik nabarmentzen dira. Programa 5 urte baino gutxiagoko antzinatasuna duten OTEBei zuzenduta dago.

Gipuzkoako Bazkundea izango da programaren arduraduna, eta OTEB enpresen nazioartekotze-estrategiaren diagnostikoan, aholkularitzan eta definizioan lan egingo du, baita plana gauzatzen ere, hiru faseren bidez: lehenengoan, enpresen nazioartekotze-estrategia diagnostikatu eta definituko da, eta nazioartekotze-ekintzak zehaztuko dira. Bigarren fasean, marketinaren merkaturatzearen arloko eragiketa zehatzetan laguntza- eta aholkularitza-jarduerak egingo dira. Eta hirugarren eta azken fasean, OTEBentzat interesgarriak izan daitezkeen beste administrazio batzuen babesak eta laguntzak bilatuko dira.

Arau orokor gisa, Oinarri Teknologikoko Enpresa izaera lortu duten enpresek parte hartu ahal izango dute, 5 urte baino gutxiagoko antzinatasuna badute eta egoitza Gipuzkoan badute. Salbuespen gisa, antzinatasun handiagoa duten enpresak onartu ahal izango dira, baldin eta beren produktu-garapeneko zirkunstantziek, homologazioek edo ziurtagiriek hala justifikatzen badute.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan:

Alfonso Aguirre.

T.943 000 281

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

GEO ekonomia Urdina

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com