Gipuzkoako Ganberak parte hartu du Santanderren egin den ARCHAM VI. Foroan, lankidetza atlantikoa indartzeko
Topaketak erakundeetako ordezkariak, arduradun politikoak, enpresa-liderrak eta Europako adituak bildu ditu, Europan garapen ekonomiko jasangarria eta lurralde-kohesioa sustatzeko funtsezko eremu gisa Atlantikoko Arkua sendotuko duen agenda bateratuan aurrera egiteko helburuarekin.
Saioan hainbat ordezkari nabarmenek hartu dute hitza, besteak beste: Cantabriako Ganberako presidente Tomás Dasgoas; Cámara Españako presidente José Luis Bonet; Cantabriako Ekonomia kontseilari Luis Ángel Agüeros; Bilboko Ganberako presidente José Ignacio Zudaire; Cantabriako presidente Mª José Sáenz de Buruaga; eta lehendakaria eta Atlantikoko Arkuko Batzordeko presidente Imanol Pradales, beste erakunde eta Europa mailako arduradun askorekin batera. Guztiek bat egin dute eskualdeen arteko lankidetza indartu behar dela esatean, eta azpimarratu dute Europar Batasunaren barruan Atlantikoko Makroeskualdea sortzeak izango lukeen eragin positiboa.
Halaber, nabarmendu da ARCHAMen eta Merkataritza Ganberen eginkizuna eragile ekonomiko, instituzional eta sozialen arteko lotura gisa, Atlantikoko enpresa-ehunaren interesak Europako erakundeen aurrean ordezkatuz eta ekimen estrategiko bateratuak bideratuz.
ARCHAMi buruz
ARCHAM aliantza 2023ko ekainean sortu zen Bilbon, Atlantikoko Arkuko Ganberen Adierazpena sinatzearekin batera. Ordutik, hainbat konferentzia eta dokumentu estrategiko bat bultzatu ditu, hiru arlo nagusitan oinarrituta: garraioa eta intermodalitatea, hidrogeno-korridorea eta energia berriztagarriak, eta Donejakue Bidea ardatz turistiko eta kultural gisa. Lan-ildo horien helburua Atlantikoko Arkua eremu lehiakorrago, jasangarriago eta kohesionatuago bihurtzea da, Europan duen posizionamendua indartuz.
Gipuzkoako Ganberak Santanderren egindako ARCHAM VI. Foroan parte hartu du, Atlantikoko Arkuko Ganberekin duen konpromisoa berretsiz, lurralde lehiakorrago, jasangarriago, dinamikoago eta konektatuago bat sustatuko duten sinergiak bultzatzeko, herritarren bizi-kalitate handiagoarekin
Web orrialde ofiziala ARCHAM - Atlantic Arc Chambers
