---
title: "Neurrirako prestakuntza Gipuzkoan | Gipuzkoako Ganbera"
description: "Zure enpresara egokitutako prestakuntza-programak diseinatzen ditugu, taldeen gaitasunak garatzeko. Neurrirako prestakuntza Gipuzkoan."
url: "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/prestakuntza-eta-enplegua/neurrira-egindako-prestakuntza"
date: "2026-10-20T00:02:06+00:00"
language: "eu-ES"
---

![Prestakuntza eta enplegua](https://www.camaragipuzkoa.com/images/03-formacion-empleo/formacion-a-medida/formacion-medida-cabecera-recortada.jpg)

### Prestakuntza eta enplegua

# Neurrira egindako prestakuntza

###  Zure enpresaren erronkei erantzuten dien prestakuntza

Zure erakundearen beharretara egokitutako prestakuntza-programak diseinatzen ditugu, zure taldeen gaitasunak garatzeko eta erronka berriei aurre egiten laguntzeko. Edukiak, metodologia, iraupena eta formatua pertsonalizatzen ditugu, eta prestakuntza zure enpresara eta taldera hobekien egokitzen diren baldintzetan antolatzen dugu.

 [ Esan zer behar duzun ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/cta-prestakuntza)

 ![](https://www.camaragipuzkoa.com/images/03-formacion-empleo/formacion-a-medida/formacion-empresa.jpg)

 [](#)

 [](#)

- [](#)

[Zure enpresarentzat diseinatutako prestakuntza](#zure-enpresarentzat-diseinatutako-prestakuntza)Erakunde bakoitzak bere helburuak, taldeak eta lan egiteko moduak ditu. Zure beharretatik abiatzen gara, eguneroko jardunean praktikoa eta aplikagarria izango den proposamena diseinatzeko.

Gai bakoitzean adituak diren profesionalak hautatzen ditugu, eta programa parte-hartzaileen profiletara, haien prestasunera eta enpresak lortu nahi dituen emaitzetara egokitzen dugu.

**Zure erakundera egokitzen gara**

Proposamen bakoitza zure taldearen beharrak, prestasuna eta ezaugarriak kontuan hartuta diseinatzen dugu. Prestakuntza zure enpresan, gure instalazioetan, online edo proiektu bakoitzera hobekien egokitzen den espazio eta formatuan eman daiteke.

 ![](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/c1/disenada-empresa-c1f4d78a.jpg)

[Esan zer behar duen zure taldeak](#esan-zer-behar-duen-zure-taldeak)Zure enpresaren erronkak, taldearen profilak eta indartu nahi dituzun gaitasunak ezagutzeko entzuten dizugu. Horrela, zure helburuekin bat datorren prestakuntza diseinatzen dugu.

Besteak beste, honako arlo hauetan lan egiten dugu: zuzendaritza, lidergoa eta pertsonen kudeaketa; adimen artifiziala eta tresna digitalak; hizkuntzak; berdintasuna eta ongizatea; merkataritza-arloa; nazioartekotzea; kudeaketa ekonomiko-finantzarioa; berrikuntza eta jasangarritasuna.

Zure enpresak beste arlo bateko prestakuntza behar badu, esan iezaguzu. Zure beharretara egokitutako proposamena diseinatuko dugu.

 ![](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/8c/equipo-8c2812fc.jpg)

[Hasieratik amaierara egokitutako proposamena](#hasieratik-amaierara-egokitutako-proposamena)Beharren identifikazioa

Enpresaren helburuak eta taldeak garatu behar dituen gaitasunak ezagutzen ditugu.

Diagnostikoa eta programaren diseinua

Edukiak, metodologia, iraupena, egutegia eta irakasle-taldea zehazten ditugu.

Prestakuntza malgua

Prestakuntza erakundera hobekien egokitzen diren formatuan eta lekuan ematen dugu.

Ebaluazioa

 Prestakuntzaren garapena eta lortutako ikaskuntza ebaluatzen ditugu. Prestakuntzaren hobariaren kudeaketaz ere ardura gaitezke, enpresak prestakuntzarako duen kreditua ahalik eta gehien aprobetxatu dezan.

### Zer ekarpen egiten dio zure enpresari?

- Talde prestatuagoak eta gaitasun handiagokoak.
- Ikaskuntza praktiko eta aplikagarriak.
- Aldaketari aurre egiteko eta hura gidatzeko gaitasun handiagoa.
- Enpresaren helburuekin bat datozen gaitasunak.

[Eskatu proposamen bat](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/cta-prestakuntza)

[943 000 284](tel:943000284)

 ![](https://www.camaragipuzkoa.com/images/cta/cta5.jpg)

### Zer ekarpen egiten dio zure enpresari?

- Talde prestatuagoak eta gaitasun handiagokoak.
- Ikaskuntza praktiko eta aplikagarriak.
- Aldaketari aurre egiteko eta hura gidatzeko gaitasun handiagoa.
- Enpresaren helburuekin bat datozen gaitasunak.

[Eskatu proposamen bat](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/cta-prestakuntza)

[943 000 284](tel:943000284)

##  Lotutako edukia

 [ ![Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna, azpiegiturak eta Atlantikoko Makroeskualdea hizpide hartzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/e2/noticia%20lehendakari%20eusko%20ganbera-e22783ef.png)

### Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna…

2026 Urria 13

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/lehendakaria-eusko-ganberekin-bildu-da-lehiakortasuna-azpiegiturak-eta-atlantikoko-makroeskualdea-hizpide-hartzeko)

 [ ![Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren joera berriak ezagutzen dituzte Anberesen](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9a/WhatsApp_Image_2026-10-02_at_10.47.11-9a369ba6.jpeg)

### Euskadiko merkataritza-sektoreko enpresek retail-aren…

2026 Urria 01

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/euskadiko-merkataritza-sektoreko-enpresek-retail-aren-joera-berriak-ezagutzen-dituzte-anberesen)

 [ ![Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da enpresa lankidetzarako aukerak aztertzeko](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/9d/Portadas%20noticias%20web%204-9d30717a.png)

### Irakeko Kurdistango ordezkaritza bat Gipuzkoan izan da…

2026 Iraila 24

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/irakeko-kurdistango-ordezkaritza-bat-gipuzkoan-izan-da-enpresa-lankidetzarako-aukerak-aztertzeko)

 [ ![Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan duen enbaxadorearen bisita jaso du](https://www.camaragipuzkoa.com/media/yootheme/cache/b5/Portadas%20noticias%20web%203-b5193bb9.png)

### Gipuzkoako Ganberak Espainiak Koreako Errepublikan due…

2026 Iraila 15

 ](https://www.camaragipuzkoa.com/eu/aktualitatea/albisteak/gipuzkoako-ganberak-espainiak-koreako-errepublikan-duen-enbaxadorearen-bisita-jaso-du)

## Schema

```json
{ "@context": "https://schema.org", "@type": "BreadcrumbList", "itemListElement": [ { "@type": "ListItem", "position": 1, "name": "Home", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu" }, { "@type": "ListItem", "position": 2, "name": "Prestakuntza eta enplegua", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/prestakuntza-eta-enplegua" }, { "@type": "ListItem", "position": 3, "name": "Neurrira egindako prestakuntza", "item": "https://www.camaragipuzkoa.com/eu/prestakuntza-eta-enplegua/neurrira-egindako-prestakuntza" } ] }
```
