• Hasiera
  • Global Training - Betebeharrak

Global Training - Betebeharrak

OFICINA DE TRANSFORMACIÓN DIGITAL PARA PYMES 1

Diseño sin título 29

 BETEBEHARRAK

BEHARREZKOA DA HURRENGO ESKAKIZUNAK BETETZEA

  

  • Akreditatutako tituluduna izatea.
    Unibertsitateko edo goi-mailako lanbide-heziketako titulu bat izatea.
  • 31 urtetik beherakoa izatea. 2021eko urtarrilaren 1ean 31 urte beteta ez izatea.
  • Administrazio-auzotasuna Euskadin izatea, eskabideak aurkezteko epea ireki aurreko 12 hilabetetik gorako antzinatasunarekin, edo aurreko 10 urteetan segidako 5 urtetik gorako antzinatasunarekin.
  • Ingeles maila bikaina izatea. B2 maila hartuko da erreferentziatzat unibertsitate-irakaskuntza ofizialetako graduko titulazioen kasuan, eta, aldiz, B1 maila, berriz, goi-mailako lanbide-heziketako titulazioen kasuan.
  • Praktikak egingo dituen enpresak edo erakundeak
  • Unibertsitate-tituludunentzako antzeko prestakuntza helburua duen beste edozein laguntza jaso ez izana, baldin eta, laguntza horren bidez, nazioarteko erakunde edo enpresetan 6 hilabetez edo epe luzeagoz praktikak egin badira atzerrian. Bereziki, beka hauetaz baliatzea ez da bateragarria honako beka hauen onuradun izatearekin: Global Training bekak, ICEX bekak, beste autonomia-erkidego batzuenak, merkataritzaganberenak, EBko Merkataritza Sustatzeko Erakundeenak edo antzeko beste erakunde batzuenak.
  • Salbuespen gisa, 2020an COVID 19aren pandemiagatik bekak bertan behera geratu eta gero, edizio honetan berriz aurkeztu ahal izango dira 2019an Global Training beka bat lortutako onuradunak, hurrengo kasu hauetako batean baldin badaude:
    • Beka bertan behera geratu zen helmugako herrialdera irten urretik edo atzerrian 3 hilabete (egonaldiaren % 50, programaren aurrekontuaren kargura) egon baino lehen.
    • Atzerrian 3 hilabete baino gehiago eta 4,5 hilabete baino gutxiago (egonaldiaren % 75, programaren aurrekontuaren kargura) egon eta gero, beka ematen duen erakundeak, Basque Trade & Investment-ekin (Nazioartekotze Euskal Agentzia) ados jarrita, hautagaiak bekari probetxua ateratzeko arrazoi objektiboak daudela erabakitzea, deialdi honetara berriz aurkezteko salbuespena justifikatuz. Edonola ere, deialdi honetara berriz aurkezteko aukerak ez dio hautagaiari, inolaz ere, plaza ziurtatuko. Horrela, hautaketa-prozesuan berriz parte hartu eta eskatutako baldintza guztiak bete beharko ditu.
  • Ezin izango dira berriz aurkeztu, aurreko atalean deskribatutako baldintzak betetzen badituzte ere, 2019ko Global Training programaren beken entitate arduradunen bati oraindik dirua itzuli behar dioten hautagaiak.
  • Beka normaltasunez garatzea eragozten duen gaixotasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea; edo beka onartzeko orduan ez izatea eguneroko bizitzako jarduerak mugatzen dituen patologiarik. Ezin izango dira onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren inguruabarretako batean dauden pertsonak
  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere.
Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com