Ver todas las actividades

Jardunaldia: Ezagutu nola hobetu zure produktu eta zerbitzuen erabiltzaile-esperientzia (UX)

Data: Martxoak 16

Ordutegia: 9:00-13:00

Lekua:  Donostiako Teknologia Elkartegiko Eraikin Nagusia

Izen-ematea botoia

Erabiltzaile-esperientzia, UX (user expectience) izenez ere ezaguna, azken erabiltzailearen esperientzia orokorrean zentratzen da, haren pertzepzioak, emozioak eta empresa baten sistema, zerbitzu edo produktuari emandako erantzunak barne. Erabilera, irisgarritasuna eta komenigarritasuna hartzen dituzten irizpideen arabera definitzen da.

UX kontzeptua aplika daitekeen gailuak oso aldakorrak dira: azkar aldatzen da aurrerapen teknologikoengatik, interakzio mota berriengatik eta erabiltzailearen lehentasunengatik, hala nola smartphonak, ordenagailuak, makineria industriala, etxetresna elektrikoak, azken batean, pertsona batek berarekin elkarreragiten duen edozein gailu.

Gailuen erabiltzaileek beren beharrak asetzeko modu azkar eta sinpleak nahi dituzte. Adibidez, Webgune batek 3 segundu baino gehiago kargatzen irauten badu, mugikorren erabiltzaileen % 53a webgunetik joango da. Nabigazioak intuitiboa izan behar du, eta ibilbide laburra egin behar du bilatzen edo behar denera iristeko.

Jardunaldi honetan ikusiko dugu zein den egungo egoera eta norantz joan daitekeen, zer alderdi hartzen diren kontuan diseinuan eta garapenean erabiltzaile-esperientzia ona lortzeko, erabilera-adibideak eta arrakasta kasuak, bai enpresetan, bai administrazio publikoetan
.
 

  camara de gipuzkoa  Spri GV  enpresa digitala

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com