
Gipuzkoako Ganbera
Nor gara
Gipuzkoako Ganbera gara
Gipuzkoako enpresak ordezkatzen ditugu eta haiekin batera lan egiten dugu, haien lehiakortasuna bultzatzeko eta Gipuzkoako garapen ekonomiko eta sozialari laguntzeko.
Gipuzkoan jarduten duzuen enpresa guztiak Ganberaren parte zarete. Aholkularitza, prestakuntza eta irtenbideak jartzen ditugu zuen eskura, aukera berriak sortzeko eta zuen helburuak lortzeko prozesuan zuekin batera lan egiteko.
Xedea

Enpresen eta lurraldearen lehiakortasuna bultzatzea.
Horretarako, esperientzia, gertutasuna, enpresa-errealitatearen ezagutza eta harreman instituzionalak uztartzen ditugu enpresen, erakundeen eta lurraldeko beste eragileen arteko lankidetzarekin, aldaketei aurrea hartuz eta erronkak aukera bihurtuz.

Balioak
Konpromisoa
Gipuzkoako enpresa-sarearen interes orokorrak ordezkatu eta defendatzen ditugu, eta haren garapenaren alde lan egiten dugu.
Balio-ekarpena
Enpresen beharrak eta erronkak haien lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten irtenbide bihurtzen ditugu.
Lankidetza
Gaitasunak batzen ditugu eta enpresak, erakundeak eta ezagutza konektatzen ditugu, proiektu partekatuak bultzatzeko.
Berrikuntza eta ikaskuntza
Aldaketak behatzen ditugu, ikasi eta eboluzionatzen dugu, aurrea hartzeko eta erantzun berriak eskaintzeko.
Konfiantza eta kalitatea
Actuamos con rigor, profesionalidad y orientación a resultados.
Taldea
Kide izatearen sentimenduan, elkarri laguntzean eta erantzukizun partekatuan oinarritutako kultura sustatzen dugu.
Izaera juridikoa
Gipuzkoako Ganbera gara, zuzenbide publikoko eta irabazi-asmorik gabeko korporazioa. Administrazio publikoen kontsulta- eta lankidetza-organo gisa jarduten dugu, Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialei buruzko Oinarrizko 4/2014 Legean ezarritako izaera eta helburuekin bat etorriz.

