
Gipuzkoako Ganbera
Gardentasun Ataria
Zuzenbide Publikoko Korporazioa da, nortasun juridiko propioa duena, 1886an sortua eta Donostiako Kontsulatuaren oinordekoa. Izaera apolitikoa du eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren garapen ekonomikoa sustatzea du helburu; Merkataritzaren, Industriaren, Zerbitzuen eta Nabigazioaren interes orokorrak defendatzen ditu.
Gipuzkoako jarduera ekonomikoko sektore guztietako enpresa eta enpresaburuek osatzen dute, eta Osoko Bilkuraren bidez daude ordezkatuta. Osoko Bilkura Korporazioaren ordezkaritza-organo gorena da. Osoko Bilkurako kideak lau urtean behin aukeratzen dira, modu libre eta demokratikoan.
Osoko Bilkurak aurrekontua onartzen du, Ganberaren politika zehazten du eta, bere kideen artetik, Batzorde Betearazlea eta Presidentea izendatzen ditu. Batzorde Betearazlea Ganberaren kudeaketa- eta administrazio-organo iraunkorra da.
Merkataritza Ganberak Zuzenbide Publikoko Korporazioak dira, nortasun juridikoa eta beren helburuak betetzeko jarduteko gaitasun osoa dutenak. Administrazio publikoen kontsulta-organo gisa eratzen dira, dituzten interes pribatuak alde batera utzi gabe. Haien helburua Merkataritzaren, Industriaren, Zerbitzuen eta Nabigazioaren interes orokorrak ordezkatzea, sustatzea eta defendatzea da, baita enpresei zerbitzuak eskaintzea ere. Haien egitura eta funtzionamendua demokratikoak dira.
Lau urtean behin, Gobernu Organoak berritzen dira. 2025eko abenduaren 1etik irekita dago organo horiek berritzeko hauteskunde-prozesua, eta 2026an zehar Eusko Jaurlaritzak Euskadiko hiru Ganberetarako hauteskundeen deialdia egitea aurreikusten da.
Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialaren (aurrerantzean, «Gipuzkoako Ganbera») hauteskunde-erroldaren parte dira, eta, beraz, hauteskunde-eskubide aktiboa eta pasiboa baliatzeko eskubidea dute, merkataritza-, industria- edo zerbitzu-jarduerak egiten dituzten eta Gipuzkoako lurraldean establezimenduak, ordezkaritzak edo agentziak dituzten pertsona fisiko edo juridikoek, nazionalek nahiz atzerritarrek.
Hauteskunde-errolda 2025eko abenduaren 5etik egon da jendaurrean ikusgai, eta enpresak talde eta kategorietan sartzearen edo ez sartzearen aurkako erreklamazioak aurkezteko epea joan den urtarrilaren 19an amaitu zen.
