BERRIZ ENPRESA
Enpresa Transmisiorako Zerbitzua
BERRIZ ENPRESA zerbitzuak jarraipena ematen die Euskadiko negozioei merkataritza, ostalaritza eta ostatu sektoreetan.
Laguntza, aholkuak eta sostengua ematen die negozioa eskualdatu nahi duten pertsonei, bai eta negozio horiei jarraipena eman nahi dieten ekintzaile eta inbertitzaileei.
NEGOZIO BAT EROSI NAHI BADUZU... BERRIZ ENPRESAk erosten lagunduko dizu:
- Zure profil profesionalaren araberako negozioak bilatuz.
- Laguntza emanaz aukeratutako negozioa eta bere bideragarritasuna aztertzeko eta enpresa-plana egiteko.
- Laguntza emanaz eskualdatze prozesuan eta negozio berria abiarazteko prozesuan.
ZURE NEGOZIOA SALDU NAHI BADUZU… BERRIZ ENPRESAk eskualdatzen lagunduko dizu:
- Balizko erosleak bilatuz.
- Laguntza emanaz saldu nahi duzun negozioaren sustapena, salmenta-txostena eta negozioaren balorazioa ekonomikoa egiteko.
- Laguntza emanaz eskualdatze prozesu osoan zehar.
Sartu www.berrizenpresa.com web orrian eta ezagutu BERRIZ ENPRESArekin lan egin duten pertsonen esperientziak.
Más información:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
943 000 314