Market eSupport Programa
Market eSupport Programa
GIPUZKOAKO BAZKUNDEAk, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Market eSupport Programa 2024-2025 iragarri du Gipuzkoako enpresentzat. Enpresei nazioarteko merkatuetan online presentzia ezagututzeko eta garatzeko aukera emateko, beren merkataritza- estrategiaren offline dimentsioa osatuko duen ikusgarritasuna lortuz.
ZERTAN DATZA?
Programaren helburu nagusia enpresak hautatutako merkatuen egun online duen egoera identifikatzea da. Horretarako, herrialdeko portaera espezifikoak detektatzeko eta enpresaren hobekuntza- puntuak ezagutzeko hainbat ardatz aztertuko dira. Azkenik, konpainiaren online presentzia globala hobetzeko egin beharreko gomendioak eta ekintzak zehaztuko dira.
NOLA EGITEN DUGU?
- Nazioartekotzeari eta digitalizazioari dagokienez, enpresaren egoera aztertzen eta baloratzen dugu, baita haren negozio-eredua ere.
- Nazioartekotze-estrategiaren arabera, interesgarria izan daitekeen merkatua ebaluatu eta hautatzen dugu.
- Txostenean aztertzen diren hainbat alderdi definitzen ditugu enpresarekin: enpresaren eta haren jardueraren informazio deskriptiboa; identifikatzen diren eta aurkitzen dituzten termino giltzarriak; eta hautatutako merkatuko lehia.
- Online presentzia hobetzeko hiru bloke handi aztertzen ditugu: Bilatzaileetako presentzia (SEO, SEM, erreferentziak, lehiakideak); Web analisia (Erabiltzailearen esperientzia eta barne-ikuskaritza); eta beste plataforma batzuetako presentzia (sare sozialak, marketplace-ak, direktorioak).
- Egindako azterketaren ondoren, ondorioetatik aurrera eraman beharreko ekintzen eta gomendioen plana egiten dugu.
ONURADUNAK ETA ENPRESARENTZAKO KOSTUA
Programa hau hainbat sektoretako enpresei zuzenduta dago, edozein fasetan esportatzen dutenei eta nazioarteko merkaturen batean duten online egoera ezagutzeko interesa dutenei, antzemandako alderdiak hobetzeko hainbat ekintza egiteko.
% 100eko dirulaguntza ematen da, egoeraren azterketari eta egin beharreko gomendioak eta ekintzak zehazteari.
Ekintzak abiarazteko eta laguntzeko ondorengo faseekin lotutako kostuak enpresaren kontura izango dira.
Edizio honetarako SEKTOREAK:
- Altzarien fabrikatzaileak eta horiekin lotutakoak (habitata)
- Nekazaritzako elikagaiak
IZEN- EMATEAK: Plaza mugatuak, parte-hartzaileen gehieneko kupoa lortu arte.
Parte hartzeko eskabide guztiak ebaluatuko dira, eta enpresak eskabidearen hurrenkeran onartuko dira.
Informazio gehiago:
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
943 000 273