• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • 2020an 65 enpresek negozioak transmititzeko zerbitzuak eskatu dituzte Gipuzkoako Bazkundean

Albisteak

2020an 65 enpresek negozioak transmititzeko zerbitzuak eskatu dituzte Gipuzkoako Bazkundean

 

  • Mubilazioa da jabeak negozio transferentziarako urratsa egitera bultzatzen duen inguruabar nagusia, baina ez bakarra.

 

  • Txikizkako, ostalaritza eta turismo enpresentzako, ad hoc diseinatutako programa zehatz bat dago: Berriz Enpresa deiturikoa, Eusko Jaurlaritzak lagunduta.

 

  • Industria eta enpresa zerbitzuen enpresek Jarraipena programa dute.

 

 

Donostia/San Sebastián – 2021eko otsailaren 23a –  2020an Gipuzkoak 463 enpresa galdu ditu, guztizkoaren %2,3. Pandemiak sortutako zailtasunak dira, zalantzarik gabe, galera horren arrazoi nagusia. Hala ere, ez da kasu guztietan horrela. Pandemiaren gorabeherak direla eta, guztira 65 dira 2020an, 58 2019an, Gipuzkoako Bazkundera zuzendu diren enpresak, Bazkundeak kudeatzen duen enpresa transmisiorako laguntza programetako batean sartzeko eskatuz.

Enpresa horietan negozioaren jarraipena izateko arriskua ez dago bideragarritasun ekonomikoarekin lotuta, jabeen edo bazkideen egoera pertsonalarekin baizik. Kasu gehienetan, erretiro adina gerturatzen dela ikusten duten jabeak edo bazkideak Gipuzkoako Bazkundera jotzen dute, hortik aholku zerbitzua eskaintzen dela jakin ondoren, enpresako langileei edo beren enpresa izan nahi duten baina hutsetik hasi nahi ez duten ekintzaileei edo familien segidak edo hori kudeatzeko kudeaketa profesionala jarriko dutenei, enpresaren transferentzia ordenatua egin ahal izateko.

Gipuzkoako Bazkundera hurbiltzen diren enpresak ETEak eta mikroETEak dira, gure lurraldeko enpresa gehienak osatzen dituztenak, bi, hamabost, gutxitan 25 langile baino gehiago, gehienak txikizkako negozioak, baina baita zerbitzu enpresak, garraioak edo metal eraldaketa industriak.

Ekintzaileek enpresari jarraitutasuna eman nahi diote eta sortu edo mantentzeko hainbeste ahalegin egin duten negozioaren jarraipena ziurtatu nahi dute. Aldaketa honen arrazoi nagusia hainbeste denbora eta esperientzia partekatu dituzten enpresako langileen lana bermatzeko borondateak izaten da.

Zerbitzu hauek garatzeko Gipuzkoako Bazkundeak 2 programa ditu:

Horietako lehena, Berriz Enpresa, bereziki txikizkako merkataritzara, ostalaritzara eta turismo sektorera zuzenduta dago, Euskal Herri mailan garatzen da 3 Lurraldeetako merkataritza ganberen parte hartzearekin eta Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatzen du.

Industria edo enpresa zerbitzuen enpresentzat, Jarraipena programa da non enpresei ibilbide osoan zehar laguntzen diegu, balorazioa egiten duenetik erosleak aurkitu eta negozioaren jarraipena bermatzen duen eragiketa itxi arte.

 

Informazio geihago:

Iñaki Ucin

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688 884 347

 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com