Gipuzkoako 4 enpresa komertzial Portora joan dira oinetakoen sektoreko joeren eta erosketen misio batean
Donostia - 2024ko ekainak 21 - Eusko Ganberek, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzarekin lankidetzan, Portorako Joeren eta Erosketen Misio hau antolatu dute Retaileko Euskal Eskola programaren barruan.
Misioaren helburua parte hartzen duten saltokiek oinetakoen eta osagarrien sektoreko joerak eta negozio-ereduak Portugalgo hirian ezagutzea da.
Portoko oinetakoen eta osagarrien industria mundu mailan nabarmenetakoa eta ezagunenetakoa da, hainbat arrazoirengatik: kalitatea eta artisautza, berrikuntza eta diseinua, jasangarritasuna, nazioarteko ospea, etab. Hiri honetako oinetakoen eta osagarrien industriarekin harremanak ezartzeak abantaila lehiakorra ematen die gure saltokiei, eta horrek merkatuan bereiz ditzake. Gainera, lankidetza- sare aktibo eta dinamiko batean parte hartzeko aukerak hazkunde- potentzial esanguratsua eskaintzen die.
EAEko 12 merkatarik Portugalgo hirira bidaiatzeko aukera izan dute ekainaren 16an eta 20an, lan- agenda zorrotz bati jarraituz, hirian arrazoiren batengatik nabarmentzen diren oinetakoak ekoizteko fabrikak eta denda berritzaileak lehen pertsonan ezagutzeko.
Zehazki, lantegi portugaldar hauek bisitatu dira:
- Design & More, SA (Lemon Jelly)
- Planitoi – imp. e Exp. SA (Beppi)
- Cool Gray, Lda (Aerobics)
- Luis Onofre - Internacional Lda
- Apple of Eden – Trading – Unip. Lda
- Savana Calçados, Lda
- Arcopédico
Eta oinetako denda hauek:
- JAK Shoes
- Fly London
- LOT
- The Feeting Room
- ESC
- Guelva
Eusko Ganberekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera bidaiatu duten Gipuzkoako enpresak honako hauek izan dira:
- Transit (Zarautz)
- Calzados Unanue (Zarautz)
- Calzados ZM (Donostia)
- NESS By Esti García (Ordizia)
