- Frantzia, Alemania, Italia eta Suitzako 9 konpainia europarren eta 26 enpresa azpikontrataturen arteko topaketak bideratu ditu.
- Konfinamenduko eta bidaiatzeko aukerarik gabeko egoera honetan, jarraibide berriak landu ditu, aurretik harreman komertzialik ez zuten enpresen arteko kontaktuak sustatzeko.
- Gipuzkoako Bazkundea, jarduera honen sustatzaile, giltzarria izan da ekimen honetan, enpresen aurrean agertzen dituen seriotasun, konfiantza eta berme osagarriengatik.
Ustekabeen aurrean, egokitzapenerako gaitasuna.
Azken hamar urteetan, azpikontratazio industrialaren topagunea izan da MEETIND. Lurraldeko enpresa industrialen % 27,6 hartzen du sektore horrek. Ekitaldi horren xedea Gipuzkoako eta Europako enpresen artean harreman komertzial berriak sortzea da; zehazkiago esanda, ekoizpen-prozesu zehatzetan espezializatuta dagoen Gipuzkoako industriaren eta ekoizten eta merkaturatzen dituzten produktuetako pieza, multzo eta azpimultzoetarako hornitzaile berrien bila dabiltzan Europako enpresen artean. Alabaina, konfinamenduak eta mugen itxierak etenda utzi dute, hainbat astez, enpresa gehientsuenetako nazioarteko jarduera komertziala.
RETAIL Euskal Eskola, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren proiektua, ikaskuntza-plataforma pertsonalizatua da, tokiko saltoki batean lan egiten duen edo haren titularra den pertsona orok bere negozioaren hainbat arlotan prestakuntza jaso dezan; eskola desberdina, berritzailea eta pertsonalizatua, askotariko edukiak dituena, Merkataritzaren benetako beharretara oinarritua eta banakako aholkularitzarekin lagundua.
Gipuzkoako Bazkundeak europar bezeroen eta Gipuzkoako azpikontratazio sektoreko enpresen arteko topaketa antolatzen du orain dela 11 urte. Urtero, apirilean, 25 enpresa europear baino gehiago Gipuzkoara etortzen dira bertako enpresekin kontratuak sortzeko asmoarekin. Iaz, europako 26 enpresa etorri ziren eta Gipuzkoako 89, eta kontratazio sektore nagusienak honako hauek izan ziren: elektromugikortasuna, trenbideak, medikuntza, ingurumena, automobilgintza, ingenieria, ekipo-ondasunak, paper eta elikadura sektoreko makineria, ekipo mekatronikoak, hirigintza seinaleztapena, energia, kimikoa, aeronautika eta industria produktuak.
Inkesta egindako enpresen %40ak martxoaren 27rako euren aktibitatea geratuta zuten
Coronavirusa izaten ari den inpaktu azkarra dela eta, martxoaren erdialdetik, Gipuzkoako Bazkundea ondorioak monitorizatzen joan da Gipuzkoako atonomo eta konpainien artean, bai antolakuntza arlokoan eta baita enpresa mailan ere. Inkesten emaitzak Administrazio Publikoari eta erakundeei helarazten joan zaie, eurek ahalik eta informazio gehiago izan dezaten beharrezkoak diren neurriak hartu ahal izateko.
Gipuzkoako Bazkundea oso gertutik bizitzen ari da tokiko merkataritzaren egoera larria eta ekimen bat jarri du martxan, ahal den neurrian behintzat, euren salmentak bultzatzeko. Horretarako lurraldeko merkataritza-enpresen direktorioa sortu du online salmentak eta etxez etxeko zerbitzua sustatuz eta Gipuzkoako kontsumitzaileak gure merkatarie laguntzera animatzen ditu.