Gipuzkoako Bazkundeak, Banco Sabadellek eta Elkargik jardunaldi dibulgatzaile bat antolatu dute “Nazioarteko operazioak: kobrantzak, dibisak, kontratuak eta finantzaketak” izenburupean. Jardunaldia gaur, ostegunak 6, burutu da Gipuzkoako Bazkundean eta sektore ezberdinetako 100 enpresa inguru izan dira bertan.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak eta Gipuzkoako Bazkundeak urte batzuk daramatzate elkarlanean, lankidetza hitzarmen baten bitartez, oinarri teknologikoa duten enpresa berrien nazioartekotzean laguntza pertsonalizatua eskaintzeko.
Eurochambres-ek Europa osoan koordinatutako eta Gipuzkoako Bazkundeak 2019ko irailaren 15a eta urriaren 15ean egindako Enpresa Perspektiben inkestaren arabera Gipuzkoako enpresak zuhurrak dira 2020ko aurreikuspenan aurrean, europerrak baino gehiago, baino euro guneko ekonomia garrantzitsuenak, Alemania, Frantzia eta Italia, baino piska bat baikorragoak.
Beste urte batez Gipuzkoako Bazkundeak ikastaro ugari antolatu ditu lehenengo sehileko honetarako, Gipuzkoako profesionalak eta zuzendariak trebatzeko, eta bide batez Gipuzkoako enpresen lehiakortasuna sustatzeko.