Albisteak

Gipuzkoako enpresek salmenten egonkortasuna aurreikusten dute datozen hilabeteetarako. Sektore batzuetan nolabaiteko suspertzea nabaritzen da.

  • Enpresen % 37ak salmenta-itxaropen hobeak dituzte datozen hilabeteetarako, eta % 47ak egonkortasuna.
  • Salmentak murriztea espero duten enpresen kopurua murriztu egin da, urte hasierako % 29tik egungo % 16ra.
  • Esportazio-aurreikuspenak altuak dira, baina urtarrileko inkestakoak baino zertxobait txikiagoak.
  • Enpleguaren egonkortasuna da joera nagusia (erantzunen % 70ekin), eta enpresen % 21ek plantilla handitzea aurreikusten dute.
  • Pultsu inbertitzailea urtearen hasierako maila berean mantentzen da.
  • Egoera ekonomikoarekiko konfiantza hobetu egiten da, datozen 12 hilabeteetan egoera orokorrari buruzko iritzi ezkorra duten enpresen kopurua murriztu egiten baita.

Bihartean-eko turismoari buruzko mugaz gaindiko Networking topaketa

2024ko ekainak 7 -  Nafarroako Ganbera turismoa ardatz duen mugaz gaindiko networking topaketaren eszenatokia izan da, BIHARTEANek antolatuta. Ekitaldia Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualde Berriarekin sinatutako hitzarmen estrategikoaren barruan ospatzen da, eta hiru lurraldeetako enpresak eta entitateak bildu ditu, turismoaren sektorean lankidetza eta jardunbide egokien trukea sustatzeko.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com