-
Data:2026 Azaroa 20
-
Ordutegia:9:30-10:30
-
Iraupena:1 ordu
-
Tokia:Online
Eusko Jaurlaritzak, Ihoberen bidez eta Cámara de Gipuzkoaren lankidetzarekin, BasquESG ekimena bultzatzen du. Ekimen horren helburua da euskal ETEei jasangarritasunaren arloko jarduna modu erraz eta estandarizatuan, Europako irizpideekin bat etorriz, ebaluatzen, antolatzen eta jakinarazten laguntzea.
Euskadi 2030 Industria Planaren barruan, BasquESGk jasangarritasuna lehiakortasunerako tresna bihurtu nahi du, enpresei laguntzeko bezeroek, hornidura-kateek eta finantza-erakundeek ingurumenari, gizarteari eta gobernantzari (ESG) buruz egiten dizkieten gero eta informazio-eskaera handiagoei erantzuten.
Programa Europako VSME arauan oinarritzen da. EFRAGek garatu zuen arau hori, ETEek jasangarritasunari buruzko borondatezko txostenak errazago egin ditzaten.
Deialdi honen bidez, Cámara de Gipuzkoak enpresen parte-hartzea sustatzen du lantalde batean. Lantaldeak prestakuntza-saioak, lan praktikoa eta laguntza teknikoa uztartuko ditu, VSME araua aplikatzea errazteko.
-
Gorka Goiekoetxea
-
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. -
943000270