-
Data:2026 Azaroa 26
-
Ordutegia:10:00 - 11:30
-
Iraupena:1,5 ordu
-
Tokia:Online
India munduko hazkunde-potentzial handieneko merkatuetako bat bihurtu da, eta nazioarteko jarduera zabaldu nahi duten Gipuzkoako enpresentzat aukera estrategikoa da.
Web-mintegi honetan, Indiako merkatuaren ikuspegi praktiko eta orokorra eskainiko dugu, haren ezaugarri nagusiak, negozio-aukerak eta herrialde horretan sartu nahi duten enpresek kontuan izan beharreko erronkak aztertuz.
Merkatuan sartzeko dauden aukerak landuko ditugu saioan, Indiako merkataritza-harremanak baldintzatzen dituzten kultura- eta enpresa-ezaugarriak aztertuko ditugu, bai eta merkatuan sartzeko eta bertan arrakastaz ezartzeko estrategia garatzeko funtsezko faktoreak ere.
Indiako merkatuan dagoeneko diharduten Gipuzkoako eta Euskadiko enpresen esperientzia batzuk ere ezagutuko ditugu saioan.
Naiara Alonsok emango du, INDOLINK Consulting enpresakoa. India gaietan espezializatutako aholkularitza-enpresa da, eta, 2004tik, atzerriko enpresei herrialdean negozioak garatzen laguntzen die, nazioartekotze-prozesuetan laguntza estrategikoa eta operatiboa eskainiz.
Indiako merkatuan duen esperientziari esker, web-mintegiak ikuspegi praktikoa eskainiko du, herrialdearen ezagutza zuzenean eta euskal enpresekin egindako lan-esperientzian oinarrituta.
Web-mintegiaren edukia:
- India: oinarrizko datuak
- Herrialdeko aukerak (oro har)
- Oztopoak
- Sartzeko moduak
- Kultura-alderdiak eta -desberdintasunak
- Indian ezartzeko arrakasta-faktore nagusiak
- Euskal eta Gipuzkoako enpresen esperientziak
- INDOLINKen aurkezpen laburra



