Skip to main content

Webinarra: Sare elektrikoa lehiakortasunaren zutabe

  • Data:
    2026 Azaroa 24
  • Ordutegia:
    10:00-10:45
  • Iraupena:
    0.45 ordu
  • Tokia:
    Online

Hizlaria:

Iaz, sare elektrikoaren gaitasun-mapak argitaratuta, jakin genuen sarearen saturazioa Euskadin, eta bereziki Gipuzkoan, balazta izan zitekeela lurraldearen hazkunde ekonomikorako eta lehiakortasunerako. Argi geratu zen inbertsio handiak egin behar zirela bere gaitasuna handitzeko eta elektrizitate industrialerako, bizitegi garapenetarako eta gizartearen gainerako beharretarako horniduraren eskuragarritasuna bermatzeko.

Urtebete geroago, erregulazioak behar horiei erantzun die partzialki, 640/2026 Errege Dekretua argitaratu berri baita, garraioan eta banaketan inbertsio gehigarri batzuk gaitzen dituena. Eusko Jaurlaritzaren arabera, sarearen edukiera 6.000MW handitzeko konpromisoa lortu da. Beraz, badirudi arautzailearen seinaleek hobera egin dutela, lurraldeen arteko ziurgabetasunak eta aldeak mantentzen diren arren, Euskadirentzat eta Gipuzkoarentzat erronka gehigarriak diren desberdintasun batzuk sortuz, eta horrek deslokalizazio industriala sustatu lezake. Gai honi buruz hitz egiteko, Iker Urrutia dugu, Gipuzkoako i-DE (Iberdrola Taldea) erakundeko arduraduna.

Egitaraua

• Aurkezpena.

• Sistema elektrikoa arautzeko esparrua

• Banaketa sare elektrikoa Gipuzkoan: erronkak eta aukerak

• Galderen txanda


Kontaktua
  • Ana Mitxelena
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • 943000312

Elkarlanean