Skip to main content

Enplegu Feria

  • Data:
    2026 Abendua 01 - 2026 Abendua 03
  • Egunak:
    Abendua 01, Abendua 02, Abendua 03
  • Ordutegia:
    9:30-14:30
  • Tokia:
    Cámara de Gipuzkoa

Datorren abenduaren 1, 2 eta3an, Gipuzkoako Ganberaren Enplegu Feriaren edizio berri bat egingo dugu gure instalazioetan. Ekitaldia ESF+ eta Lanbidek kofinantzatzen dute, eta Espainiako Ganberarekin elkarlanean antolatzen da.

Ferian kontratazio-beharrak dituzten lurraldeko enpresak eta enplegu bila aktiboki ari diren edo beren ibilbide profesionalean aldaketa bat egiteko interesa duten pertsonak bilduko dira.

Ekitaldian zehar, parte-hartzaileek aukera izango dute beren CVa zuzenean bertaratutako enpresetako Giza Baliabideetako arduradunei entregatzeko eta enpresa horien lan-aukerak zuzenean ezagutzeko. 

Datozen egunetan irekiko da izena emateko epea.