Skip to main content

MIDEST-Global Industrie 2027

  • Data:
    2027 Martxoa 15 - 2027 Martxoa 18
  • Tokia:
    Lyon

Gipuzkoako Ganberak, Espainiako Merkataritza Ganberarekin batera eta ICEX España Exportación e Inversionesen laguntzarekin, MIDEST - GLOBAL INDUSTRIE 2027 azokan enpresen partaidetza elkartua antolatu du. Azoka Lyonen egingo da, 2027ko martxoaren 15etik 18ra.

MIDEST - GLOBAL INDUSTRIE azpikontratazio industrialeko mundu mailako azoka nagusietako bat da, eta Frantziako garrantzitsuena. Enpresa azpikontratistentzako topagune garrantzitsua da. Azoka GLOBAL INDUSTRIE enpresa topaketaren esparruan egiten da, MIDEST (azpikontratazio industriala), INDUSTRIE (ekoizpen teknologiak), SMART INDUSTRIES (etorkizuneko industria eta 4.0) eta TOLEXPO (txapa, bobina, hodi eta profiletarako makineria) azokekin batera.

Gipuzkoako Ganberan 50 urte baino gehiago daramatzagu azoka honetan Gipuzkoako industria enpresei laguntzen, urtero 40 enpresa baino gehiago biltzen dituen partaidetza elkartua sendotzen eta Gipuzkoako industria sareak Frantziako eta Europako merkatuan duen presentzia indartzen. Gipuzkoako Ganberarekin parte hartzeak aukera ematen die enpresei parte hartze taldekatuaren espaziora joaten den bisitari fluxuaz baliatzeko eta azokan duten presentzia optimizatzeko, antolaketa karga murriztuz, merkataritza aukeren sustapenean eta sorkuntzan zentratzeko.

Izena ematea azaroaren 6a baino lehen


Kontaktua
  • Olaia Garralda
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • 943 000 275