Skip to main content

Enpresa misioa Turkiara 2027ko otsailak 2-6

  • Data:
    2027 Otsaila 02 - 2027 Otsaila 06
  • Tokia:
    Turquía

Gipuzkoako Ganberan, Realarekin lankidetzan, Istanbulerako enpresa misioa antolatzen jarraitzen dugu, 2027ko otsailaren 2tik 6ra, Espainiako Superkoparen ospakizunarekin batera.

Enpresa batzuen eskaerari erantzunez, misioaren edukia eta iraupena zabaltzen ditugu. Jarduerak otsailaren 2ra aurreratu ditugu, eta, beraz, hilaren 1ean Istanbulera bidaiatzea gomendatzen dugu.

EGITARAUA

Otsailak 2 | Enpresa ekitaldiak eta koktela Realarekin

09:30 – 11:30 | Aurkezpena Turkia - Espainiako Ekonomia eta Merkataritza Bulegoa Istanbulen.

Herrialdeko ekonomiari, interes-sektore nagusiei eta merkataritza-aukerei buruzko informazioa. Turkian kokatutako bi enpresa espainiarrek herrialdean izandako esperientzia aurkeztuko dute.

· 12:00 – 14:00 | Basque Trade & Investment (BTI) erakundeak harrera egingo die misioan parte hartzen duten enpresei.

15:30 | Topaketa Turkiako enpresa-erakundeekin.

Bilera Turkiako Merkataritza Ganberarekin eta balizko topaketa TAYSADekin (Automotive Suppliers Association of Türkiye).

Beste elkarte sektorial batzuekin bilerak ixteko aukera dago, misioan parte hartzen duten enpresen kopuru adierazgarri batek hala eskatuz gero.

20:00 | Enpresa-koktela eta networkinga.

Topaketa Gipuzkoako Ganberako, Realeko, enpresa parte hartzaileetako eta Turkiako enpresa esparruko gonbidatuetako ordezkariekin. Gune egokia Turkiako bezeroak eta hornitzaileak gonbidatzeko.

PARTE HARTU NAHI DUZU?
Zure enpresak ekimen honetan interesa badu, zure interesak eta helburu komertzialak helaraztera animatzen zaitugu, misioa antolatzean kontuan har ditzagun.


Kontaktua
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • 680 39 19 32

Elkarlanean