-
Data:2026 Abendua 09 - 2026 Abendua 15
-
Egunak:Abendua 10, Abendua 14
-
Ordutegia:15:30-19:30
-
Iraupena:16 ordu
-
Tokia:Cámara de Gipuzkoa
HELBURUA
Analisi ekonomiko-finantzarioaren helburua da, azterketa egituratu baten bidez, enpresa baten osasuna, errentagarritasuna, likidezia eta bermea ebaluatzea, bere kontabilitate-egoeretatik abiatuta.
Ikastaro honen bidez, indarguneak eta hobetzeko arloak identifikatzen dira, eta horrek kudeaketa eraginkorragoa eta enpresaren epe luzeko iraunkortasuna lortzen laguntzen du.
Zer da analisi ekonomiko-finantzarioa?
• Finantza-arazoak eta arazo operatiboak detektatzea eta horiek konpontzeko erabakiak hartzea.
• Enpresaren errentagarritasuna eta eraginkortasuna ebaluatzea.
• Inbertsio- eta finantzaketa-erabakiak hartzea erraztea.
• Sektoreko beste enpresa batzuekin konparazioa egitea (datu fidagarriak baldin baditugu).
• Balizko arriskuak eta aukerak aurreikustea.
PROGRAMA
1. DATUAK BILTZEA ETA NORMALIZATZEA
• Urteko kontuak (egoera-balantzea, galera-irabazien kontua, ondare garbiko aldaketen egoera-orria (ECPN), diru-fluxuen egoera-orria (EFE) eta memoria.
• Informazioaren egiazkotasun- eta berrikuspen-betekizunak (Doikuntzak: kontabilitate-sendotasuna egiaztatzea eta datuak egokitzea)
2. ONDAREAREN AZTERKETA ETA BALANTZEAREN EGITURA
• Ondare-masak: aktibo ez-korrontea eta aktibo korrontea, pasibo ez-korrontea eta pasibo korrontea eta ondare garbia. Analisi bertikala eta horizontala: Partiden denbora-bilakaeraren eta guztizkoaren gainean duten pisu erlatiboaren azterketa.
• Ondarearen oreka eta maniobra-funtsa.
• Ustiapen-zikloa eta heltze-aldia (bezeroei kobratzeko epeak, hornitzaileei ordaintzeko epeak eta stocka). Eraginkortasuna: inbentarioak txandakatzea.
3. FINANTZA-ANALISIA
• Epe motzeko finantza-ratioak: erabilgarritasuna, likidezia, kaudimena (proba azidoa).
• Epe luzerako finantza-ratioak: bermea eta zorpetzea. Zorraren egitura.
• Pasiboak itzultzeko gaitasuna
4. AZTERKETA EKONOMIKOA
• Galdu-irabazien kontuaren azterketa bertikala eta horizontala. Denbora-bilakaera.
• Marjina komertzialak eta operatiboak: EBITDA, EBIT, Emaitza garbia.
• Errentagarritasuna: ROE (ondarearen gaineko errentagarritasuna) eta ROA (aktiboen gaineko errentagarritasuna), salmenten gaineko errentagarritasunaz gain.
• Palanka-efektu finantzarioa eta palanka-efektu operatiboa.
5. FINANTZA-ARAZOAK ETA ARAZO OPERATIBOAK DIAGNOSTIKATZEA, HAUTEMATEA ETA KONPONTZEA.
FUNDAE
Inskripzioek hobari batzuk jaso ahal izango dituzte Gizarte Segurantzaren kuotetan, Gipuzkoako Ganberaren kudeaketa-gomendioaren bidez.
Cristina Elola
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea).
- Prezioa: 360 €
-
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. -
943000309