-
Data:2026 Azaroa 16 - 2026 Azaroa 24
-
Egunak:Azaroa 17, Azaroa 23
-
Ordutegia:15:30-19:30
-
Iraupena:16 ordu
-
Tokia:Cámara de Gipuzkoa
Helburua
Urteko itxiera fiskal-kontablearen aldia hurbil egotea enpresentzat garrantzi handieneko eragiketetako bat izan ohi da, eta urtetik urtera gero eta garrantzi handiagoa du, kontabilitate eta zerga mailan egiten ari diren aldaketa transzendentalak direla eta.
Ikastaro honen helburua da ETEen kudeatzaileei laguntzea ekitaldiaren itxiera eta likidazioa optimizatzen, kontabilitate- eta zerga-araudi eguneratuan oinarrituta.
Programa
1. KONTABILITATE-ITXIERA - ERREGULARIZAZIOA, PERIODIFIKAZIOA ETA DOIKUNTZAK.
• Amortizazioak (ibilgetu materiala, ukiezina eta ondasun higiezinetako inbertsioak). Errentan hartutako lokaletan egindako inbertsioak) - Kontabilitate-amortizazioa versus Zerga-amortizazioa.
• Finantza-errentamendua eta errentamendu operatiboa.
• Periodifikazioak. Sortutako eta ordaindu edo kobratu gabeko gastuak eta sarrerak.
• Balio-narriaduratik sortutako galerak.
• Hornidurak eta kontingentziak.
• Dirulaguntzen kontabilizazioa.
• Izakinak erregularizatzea.
• Aurreko ekitaldietako gastuak, kontabilitate-akatsak.
• Zorrak eta kredituak birsailkatzea.
• Sozietateen gaineko zergaren gastua kontabilizatzea.
2. KONTABILITATE-ITXIERA. FINANTZA-EGOERAK EGITEA.
• Egoeraren balantzea.
• Galdu-irabazien kontua.
• Memoria.
• Ondare garbiaren aldaketen egoera-orria (ECPN).
• Eskudiru-fluxuen egoera-orria (EFE).
3. ITXIERA FISKALA.
• 2024ko ekitaldia ixtean kontuan hartu beharreko zerga-araudia.
• Amortizazioak (Enpresa Handia, Enpresa Ertaina, Enpresa Txikia eta Mikroenpresa).
• Balio-narriaduragatiko gastu fiskala.
• Kredituen kaudimengabezia.
• Gastu ez-kengarriak eta gastu jakin batzuen kengarritasunerako mugak.
• Emaitza kontablea versus emaitza fiskala. Diferentzia iraunkorrak eta denborazko aldeak.
• Zerga-oinarri negatiboen konpentsazioa.
• Kenkariak.
• SZren kontabilitate-idazpena (hainbat kasutan).
Beste datu garrantzitsu batzuk
% 10eko deskontua hirugarren eta hurrengo inskripzioetarako.
Inskripzioa bertan behera uzten ez bada, edo prestakuntza hasi baino 48 ordu lehenago egiten bada, zenbatekoaren % 100 ordaindu beharko da, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
FUNDAE
Inskripzioek hobari batzuk jaso ahal izango dituzte Gizarte Segurantzaren kuotetan, Gipuzkoako Ganberaren kudeaketa-gomendioaren bidez.
Cristina Elola
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea).
- Prezioa: 360 €
-
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. -
943000309