Skip to main content

Zure enpresa sortu eta kudeatu - FSE+ek kofinantzatuta

  • Data:
    2026 Azaroa 24 - 2026 Abendua 15
  • Egunak:
    Azaroa 24, Azaroa 25, Azaroa 26, Azaroa 27, Azaroa 30, Abendua 04, Abendua 09, Abendua 10, Abendua 11, Abendua 14, Abendua 15
  • Ordutegia:
    09:00-14:00h.
  • Iraupena:
    60 ordu
  • Tokia:
    Cámara de Gipuzkoa - Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián

Espiritu ekintzailea duzu edo dagoeneko negozio txiki bat kudeatzen duzu? Prestakuntza hau diseinatu dugu behar dituzun funtsezko ezagutzak emateko, bai zure enpresa hutsetik sortu nahi baduzu, bai martxan bazaude, eta ordena jarri, prozesuak hobetu edo estrategia indartu nahi baduzu.

norentzat
Ekintzailetzarako ezinegona duten pertsonei, negozio-ideia bat badute eta enpresa-plana heltzen edo lantzen ari badira, eta hura egituratzeko eta proiektu bideragarri bihurtzeko laguntza behar badute.
Negozio txiki bat hasi dutenentzat eta berrikusi, optimizatu eta profesionalizatu nahi dutenentzat ere pentsatuta dago.

Programa
1. PERTSONA

Pertsonen arteko harremanak eta gatazken konponbidea.
Soft skills: adimen emozionala, trebetasun sozialak eta komunikaziokoak. Sormena.
2. BIDERAGARRITASUN-PLANA ETA ABIAN JARTZEA.

Ideiaren garapena.
Enpresa sortzea.
3. EKONOMIA- ETA FINANTZA-PLANA

Oinarrizko kontzeptuak: sarrerak, kobrantzak, gastuak, ordainketak, emaitzen kontua.
4. ENPRESEN FINANTZAKETA

Baliabide ekonomiko propioak eta besterenak. Laguntzak eta dirulaguntzak.
Kobratzeko eta ordaintzeko bideak.
5. ZERGA- ETA KONTABILITATE-BETEBEHARRAK

Enpresa mota bakoitzari eragiten dioten zergak.
BEZ eta PFEZ atxikipenen azterketa espezifikoa.
6. ESPARRU JURIDIKOA

Forma juridikoak: kontuan hartu beharreko irizpideak eta ezaugarriak. Enpresa eratzeko izapideak.
Izen komertziala: OEPMko erregistroa.
Etxebizitza ez den beste erabilera baterako errentamendu-kontratatua (negozio-lokala).
7. KOMERTZIAL-MARKETINA

Gaitasun digitalak
Online marketina eta sare sozialak.

Beste datu garrantzitsu batzuk
Doako prestakuntza, aldez aurretik izena emanda. Europako Gizarte Funtsak diruz lagunduta.


Kontaktua
  • Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
  • 943000316

Finantzatua