Skip to main content

EB - India merkataritza akordioak aukera handiak irekitzen ditu

2026 Urria 29
EB - India merkataritza akordioak aukera handiak irekitzen ditu
Partekatu

India azken urteotako hazkunde ekonomiko handiena izan duten herrialdeetako bat da. 4,15 bilioi dolarreko BPGa du, eta 1.450 milioi biztanle.

Europar Batasuna da herrialdearen merkataritza-bazkide nagusietako bat, eta Espainia EBko seigarren merkataritza-bazkidea da.

Espainiak 2.860 milioi euroko esportazioak egin zituen Indiara 2025ean. Esportazioak sektore gutxi batzuetan kontzentratzen dira: Espainiako 5.200 enpresak baino gehiagok esportatzen dute Indiara, eta 250ek herrialdean dute egoitza.

Merkatu oso babestua: merkataritza-akordioari esker aukera berriak

Akordioaren bidez, esportazioen % 93 liberalizatuko da pixkanaka. Gutxi gorabehera % 50 akordioa sinatutakoan liberalizatuko da, eta gainerako % 50a pixkanaka, 3 eta 7 urte bitarteko epean.

Adibide batzuk:

  • Makineria: egungo % 44tik (edo % 22tik) % 0ra.
  • Ardoa: % 250etik % 0ra.

Akordioa garrantzitsua da bai Indiara zuzenean saltzeko, bai zeharka saltzeko, bezeroak gure produktua txertatu eta, ondoren, Indiara esportatzen duenean.

Nabarmentzekoa da akordioak ez dituela barne hartzen erosketa publikoak, ezin izan baita arlo horretan akordiorik lortu; negoziazioek, hala ere, aurrera jarraitzen dute.

Akordioa Batzordeak irailean onartu zuen, eta hauek dira hurrengo urratsak:

  • Europako Kontseiluaren onespena: adostasuna dago, eta urte amaitu aurretik sinatzea aurreikusten da.
  • Europako Parlamentuaren berrespena: premiazko prozedurari jarraituko zaio, eta 2027ko lehen seihilekoan indarrean sartzea aurreikusten da.

Inbertsioak babesteko akordioa

Inbertsioak babesteko akordioaren negoziazioek aurrera jarraitzen dute, baina zailtasunak dituzte. Indiak inbertsioak erakarri nahi ditu, baina ez du lortzen akordio liberalizatzaile orekatua sinatzea.

Kontuan hartu beharreko alderdiak

India eta Txinaren arteko lehia

Bi herrialdeen artean ez dago merkataritza askerako akordiorik, eta ez da aurreikusten epe laburrean halakorik izango denik. Indiak beldur da Txinako enpresek bere merkatua menderatuko ote duten; lehia politiko historikoari, gainera, mugako arazoak eta beste hainbat gai gehitzen zaizkio.

Energia berriztagarrietako inbertsioak sustatzea

Indiak inbertsio handiak egiten ari da energia berriztagarrietan. Tokiko edukiaren ehuneko bat eskatzen du, enpresak herrialdean ezartzea sustatzeko.

Gipuzkoako Ganberaren laguntza

Gipuzkoako Ganberak India lehentasunezko merkatu gisa definitu du, eta herrialdeko arduradun bat eta tokiko laguntzaileen sare bat ditu.

Enpresei laguntzen diegu honako hauetan:

  • Herrialdearen, haren sektoreen eta inbertsio-aukeraren gakoak ezagutzen.
  • Aduana-egoerari buruzko informazioa jasotzen eta zalantzak argitzen.
  • Indian negoziatzen ikasten: zer egin, nola egin eta, batez ere, zer ez egin.
  • Tokiko eragile nagusiengana eta Indiako merkataritza-ganberen sarera iristen.

Gaur egun, hainbat enpresarekin ari gara elkarlanean herrialdean sartzeko; horretarako, bezero izan daitezkeenak identifikatu eta haiekin merkataritza-harremanak ezartzen laguntzen diegu. Tokiko laguntzaile espezializatuak ditugu.

 

Informazio gehiago

Iciar García – Country Manager India

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

943 000 276

Harpidetu gure buletinetara