
Enpresentzako irtenbideak
Arbitraje Gortea
Jurisdikzio arruntaren alternatiba
Gipuzkoako Ganberaren Arbitraje Gorteak jurisdikzio arruntaren alternatiba eskaintzen die enpresei enpresa- eta sozietate-gatazkak ebazteko, espezializazioa, arintasuna eta konfidentzialtasuna ardatz hartuta, bai estatuan bai nazioartean.
1989az geroztik, merkataritza- eta sozietate-arloko arbitraje-prozedurak administratzen ditugu, estatuan zein nazioartean, profesional espezializatuen bidez, enpresei enpresa-sarearen beharretara egokitutako mekanismo eraginkorra eskainiz.
Zer abantaila eskaintzen ditu arbitrajeak bide judizial arruntaren aldean?
Arbitrajea merkataritza- eta sozietate-gatazkak ebazteko tresna estrategiko gisa sendotzen ari da, bereziki jurisdikzio arruntaren ordezko bideak sustatzen dituen araudi-testuinguru batean; auzi kopuruaren hazkundeak eta organo judizialen gaineko presioak gatazkak ebazteko mekanismo arin eta espezializatuekiko interesa indartzen dute.
Gipuzkoako Ganberak aktiboki lan egiten du bere Arbitraje Gortea ezagutarazteko eta etengabe hobetzeko; enpresa-esparruan erreferente gisa sendotuta dago.

Enpresa bakoitzera egokitutako zerbitzua eskaintzen dugu
