Hauteskunde-errolda
Hauteskunde-errolda honetan jasotako datuak Gipuzkoako Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera Ofizialak sartu ditu, Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganbera Ofizialei buruzko apirilaren 1eko 4/2014 Legearen, Oinarrizkoaren, 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta abian den hauteskunde-prozesua behar bezala garatzeko helburu bakarrarekin. Interesdunek helburu horretarako soilik erabili ahal izango dituzte datuak, eta, betiere, aplikatu beharreko araudian jasotako xedapenak errespetatu beharko dituzte, bereziki Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan jasotakoak.
Enpresak dagozkien talde eta kategorietan sartzearen edo haietatik kanpo uztearen aurkako erreklamazioak aurkezteko epea 2026ko urtarrilaren 19an amaituko da.