• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Zorionak Kids & Party, 2022ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa

Albisteak

Zorionak Kids & Party, 2022ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa

Eibarko Zorionak Kids & Party merkataritza enpresak 2022ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa saria eskuratu du. Saria Gipuzkoako Bazkundeak banatu dituen Gipuzkoar Merkataritza Enpresa Sarien XXVIII. edizioan jaso du, bertan Jabier Larrañaga, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Diputatua eta Elena Moreno, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaria izan dira. Sari banaketa ekitaldia Alzola Urak, Euskaltelek, Kutxabankek, Ukabi-Wolters Kluwer eta Radio San Sebastián, Cadena SER babestu dute eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Bulego Teknikoen laguntza izan du.

DSC 0902Zorionak Kids & Partyk 2022ko Gipuzkoako Enpresa Komertzialaren Saria jaso du, bere negozio-eredu berritzaileagatik, merkatuaren bilakaerara egokitzeagatik eta egoera zailean dagoen sektore batean egindako ahaleginagatik.

Zorionak Kids & Party merkataritza-enpresa 2015ean sortu zuten Ainhoak eta Albertok, Eibarren. Beren jardueraren hasieratik, bi jabeek primeran egin dute bat, eta bakoitzaren zereginak, erantzukizunak, erronkak eta asmoak definitzen jakin dute, negozio arrakastatsu hori sortzeko. Negozio horretan, jolasaren garrantzia izan da dibertimendurako, sormenerako eta irudimenerako gune bakar bat sortzearen ardatza. Hezkuntza-gune horretan, haurrek eta haien familiek elkartzeko, jolasteko eta ondo pasatzeko leku bat aurkitzen dute, eta negozio-eredu berri baten emaitza da; azken urteetan asko sufritzen ari den sektorearen bilakaera da, eta, horrela, bezeroei beren beharrei erantzuten dieten zerbitzuak eskaintzen dizkie. Bi negozio-lineak, jostailugintza hezigarria eta papergintza sortzailea, eta ludoteka, bai mugikorra, bai Eibarren dagoena, bata bestearengandik elikatzen dira, bezeroentzako dibertimendurako espazio bakarra sortuz, negozio-eredu berriaren ondorioz.

Gaur-gaurkoz, ZORIONAK Kids and Party Eibarretik haratago erreferente bat da, bere zerbitzuak hainbat gune geografikotan eskaintzen ditu, estatukoak zein Europakoak, bere produktuak bere webgunearen bidez saltzeaz gain, eta bertan Ainhoak hezkuntza balioa ematen du eta Alberto energia eta asmamen iturri da. Eta negozio berritzailearen adibide bat, negozio-aukera desberdinak aintzat hartu eta arrakastaz ezartzekoa.

 

Gipuzkoako hamar merkataritza enpresa nabarmenenak herritarren botoaren arabera

Premiados 10 bitxiak

Gipuzkoako Bazkundeak, aurten ere, Gipuzkoa osora hurbildu nahi izan ditu sariak. Aurten, berrikuntza gisa, herritarrek eurek aukeratu dituzte Gipuzkoako 10 merkataritza-enpresa nabarmenak, lurraldeko saltoki nabarmenen mapa bat sortuz.

Eskualde bakoitzeko herritarrek, aurten, beren eskualdeko harribitxiaren alde posta elektronikoz bozkatzeko aukera izan dute. Bezeroen eskutik, gure lurraldeko eskualde guztietako saltoki eta merkatariei aitorpena hurbildu da.

Ondorioz hauek dira Gipuzkoako merkatariek saritu dituzten dendak: Deba Garaia eskualdekoek Arrasateko BELUN une ahaztezinak saritu dute. Urola Garaikoek Legazpiko OSKABI Optika. Debabarrena eskualdekoek Eibargo Farmacook-Farmalur lurrindenda eta Bidasoakoek Irungo Marrubi Goxokiak saritu dute, Donostian Choc Arte osagarri denda saritu duten bitartean. Buruntzaldean berriz, Lasarte-Oriako Imagine Jantzidenda saritu dute eta Goierri aldean Segurako Ondarre Harategia. Oarsoaldea eskualdean Errenteriako mi vestidor saritu dute eta Tolosaldea eskualdekoek Zizurkilgo Garazi Loradenda. Urola eskualdekoek, azkenik, Azpeitiako ARROSPIDE Oinetakoak saritu dute.

 

 Retail Euskal Eskola Saria

Ganbara premios comercial 20220311 262

Aurten ere sari berezi bat eman zaio Oñatiko Maibi Dekorazioa eta Ehungintzari, kontsumitzailearen ohitura berrietara etengabe egokitzeagatik eta Retailen Euskal Eskola programan egindako lanagatik. Bere jabeak, Argioain Perosterenak, aktiboki parte hartzen du programan, negozioan ezartzeko ezagutza eta gaitasunak eskuratzeko.

Retail Euskal Eskola on-line prestakuntza-plataforma berritzailea da, Eusko Jaurlaritzak sustatua eta Eusko Ganberek kudeatua, eta merkataritza-sektorea hobetzea du helburu, prestakuntza egokitu, malgu, multimedia eta pertsonalizatuaren bidez.

Euskal Retail Eskola sariaren bidez, honako hauek aintzatesten dira: ikasteko etengabeko ahalegina eta lana, eboluziorako eta egokitzeko jarrera proaktiboa eta irekia, enpresa honek eta, zehazki, haren jabeak aurkezten duen prestakuntzaren bidez.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com