Gipuzkoako Ganberak datozen lau urteetarako Osoko Bilkura berria eratu du
- Gipuzkoako enpresa-sareko 56 ordezkarik osatutako gobernu-organo berriak Mauricio Arregui aukeratu du erakundeko presidente
- Presidenteak “mundua Gipuzkoara hurbilduko duen eta Gipuzkoa mundura zabaltzen lagunduko duen Ganbera” baten aldseko apustua egin du, administrazioekin eta gainerako eragile ekonomikoekin lankidetzan
Donostia, 2026ko azaroaren 19a. – Gipuzkoako Ganberak gaur eratu du datozen lau urteetarako Osoko Bilkura berria, erakundearen gobernu- eta ordezkaritza-organo gorena.
Eraketa-ekitaldia Gipuzkoako Ganberaren egoitzan egin da, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Jakes Agirrezabala buru dela, eta Osoko Bilkura berria osatzen duten enpresa eta erakundeetako ordezkariek parte hartu dute.
Bilkuran, 2026-2030 aldian erakundearen buru izango diren presidentea eta Batzorde Betearazlea aukeratu dira. Mauricio Arregui Gipuzkoako Ganberako presidente hautatu dute berriro.
Osoko Bilkura berria Gipuzkoako jarduera-sektore desberdinetako enpresa eta erakundeetako 56 ordezkarik osatzen dute. Osaera horrek lurraldeko enpresa-sarearen aniztasuna islatzen du.
Hauteskunde-prozesuan Gipuzkoan jarduten duten 73.309 hautesle deitu dira, enpresak eta autonomoak barne. Gipuzkoako Ganberak lurraldeko enpresa-sare osoaren interes orokorrak ordezkatzen eta defendatzen ditu, eta bertako kideek erakundearen gobernu-organoen hautaketan parte hartzen dute.
Enpresen eta lurraldearen lehiakortasunarekiko konpromisoa
Berriro presidente hautatu ondoren, Mauricio Arreguik lurraldearen lehiakortasunean aurrera egiteko anbizioa azpimarratu du: “Gipuzkoak Europako lurralderik onenetako bat izateko helburua izan behar du, ekiteko, inbertitzeko, berritzeko, lan egiteko eta enpresak hazteko”.
Nazioarteko lehiaren, aldaketa geopolitikoen eta trantsizio teknologiko eta energetikoaren erronken aurrean, Arreguik enpresei eraldaketa-, berrikuntza- eta nazioartekotze-prozesuetan lagunduko dien Ganbera baten garrantzia nabarmendu du. Agintaldi berrirako, “mundua Gipuzkoara hurbilduko duen eta Gipuzkoa mundura zabaltzen lagunduko duen Ganbera” baten aldeko apustua egin du, administrazioekin eta gainerako eragile ekonomikoekin lankidetzan.
Horrela, Gipuzkoako Ganberak lau urteko agintaldi berri bati ekingo dio, enpresen eta lurraldearen lehiakortasuna bultzatzen jarraitzeko eta Gipuzkoako enpresa-sareari bere erronka nagusietan laguntzeko.
Osoko Bilkura berriaren osaera
Gipuzkoako Ganberaren Osoko Bilkura berria honako enpresa eta erakunde hauek osatzen dute:
I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.
Reiner Medical, S.L.
Tratamientos Térmicos TTT, S.A.
Mecanización y Autolubricados, S.A. (Grupo Wisco)
Lacor Industria del Menaje, S.L.
Salto Systems, S.L.
Pegamo Industrial Division, S.L.
Salva Industrial, S.L.
Fagor Arrasate, S. Coop.
Goizper, S. Coop.
Danobat, S. Coop.
Sapa Operaciones, S.L.
Elmubas Ibérica, S.L.
Biona Carpintería, S.L.
Manipulados Comaypa, S.L.
Siliconas Silam, S.A.
Campezo Obras y Zerbitzuak, S.A.
Ormak Construcción, S.L.
Valentín Odriozola Aguirrezabal
Autorrecambios Goyerri, S.L.
Joyería González Larrauri, S.L.
Calzados Tello, S.L.
Mugaburu, S.L.
Meruba, S.L.
Gacela Logística, S.L.
Bildutruck, S.L.
Banco Sabadell, S.A.
Norgestión, S.A.
EPC Advisory and Management, S.L.
Danena Instalaciones, S.L.
Berriup, S.L.
Interalloys & Investment, S.L.
Vicomtech Fundación
Multiverse Computing, S.L.
Gureak Lanean, S.A.
Kutxabank, S.A.
Grupo Ulma, S. Coop.
Fundación Oceanográfica de Gipuzkoa
Fundación José Matía Calvo
Basque Culinary Center Fundazioa
Estibadora Algeposa, S.A.
Ingeteam Indar Machines, S.A.
Ampo, S. Coop.
ArcelorMittal Olaberria Bergara
CAF, S.A.
Fundación Bancaria Kutxa – Kutxa Banku Fundazioa
Irizar, S. Coop.
Caja Laboral Popular Coop. de Crédito
Casa Eceiza
Federación Mercantil
Euskabea
Grupo Hine
Grupo Uvesco
ADEGI
Lau Lagun
Zucchetti Spain, S.L.
Aholkulari diren bokalak
Eraketa-bilkurara aholkulari diren bokalak ere gonbidatu dituzte. Haien izendapen ofiziala Gipuzkoako Ganberaren Osoko Bilkuraren hurrengo bileran egingo da, abenduan.
Aholkulari diren bokal gisa gonbidatutako pertsonak honako hauek dira: Iñigo Ucin, Ivan Martén, José Maria Echarri, Pedro Esnaola, Zenon Vázquez, Alex Abancens eta Marisa Arriola.
Agintaldi berria Gipuzkoako enpresen zerbitzura
Osoko Bilkura berria eratuta, Gipuzkoako Ganberak etapa berri bati ekingo dio, lurraldeko enpresen interes orokorrak ordezkatzen eta defendatzen, haien garapena sustatzen eta lehiakortasuna indartzen jarraitzeko.
Erakundeak enpresen, erakundeen eta eragile ekonomikoen arteko lankidetza bultzatzen jarraituko du, Gipuzkoako enpresa-jardueraren hazkundeari eta garapen ekonomikoari laguntzeko.




