Eusko Ganberak, lankidetza publiko-pribatuan funtsezko aliantza baten indarra
Zer da Eusko Ganberak?
Euskadin hiru Merkataritza Ganbera daude, lurralde historiko bakoitzeko bat, Eusko Ganberak aliantza osatzen dutenak.
Bere helburuen garrantzi sozial eta ekonomikoa dela eta, legeak ezartzen du enpresa guztiak automatikoki atxikiko direla ganberen erroldara.
Enpresa-erakunde adierazgarrienak dira; izan ere, lurralde historiko bakoitzeko enpresa guztiek osatzen dituzte, eta demokratikoki aukeratzen dituzte gobernu-organoak. Ildo horretan, Eusko Ganberak enpresen interes orokorrak ordezkatzen ditu, eta, hala dagokionean, interes orokor horiekin lerrokatzen diren interes sektorialak edo partikularrak.
Eusko Ganberek Administrazio Publikoaren eta enpresen arteko erakunde bitartekari gisa jarduteko gaitasuna du, enpresa-sare osoa ordezkatuz, eta ez enpresa-talde edo saltoki jakin bat. Gainera, legez ahalmena du administrazio publikoekin hitzarmenak egiteko.
Lankidetza publiko-pribatua lehiakortasunerako funtsezkoa den ingurune batean, Eusko Ganberak lankidetza hori kudeatzeko beharrezko tresna gisa posizionatzen da.
Zer jarduera egiten ditu?
- Nazioartekotzea: Euskal enpresak nazioartekotzeko hainbat programa eta zerbitzurekin laguntzea, Merkataritza Ganberen Nazioarteko Sarearen laguntzarekin.
- Logistika bultzatzea.
- Prestakuntza eta garapena.
- Merkataritzari arreta: sektorearen lehiakortasuna hobetzen laguntzea, topaketen, tailerren, lehiakortasunari buruzko diagnostikoen, merkataritza nazioartekotzeko programen, digitalizazioaren eta abarren bidez.
- Ekintzailetza eta enpresa-transmisioak (merkataritza eta turismo sektorea).
- Enplegurako arreta.
- Azpikontratazio industriala.
- Digitalizazioa.
- Iraunkortasuna.
- Aireportu-dinamikari laguntzea.
- Merkataritza, industria, zerbitzu eta nabigaziorako interesgarriak diren gaiei buruzko jardunaldiak eta topaketak antolatzea.
- Arbitraje- eta bitartekaritza-zerbitzuak (ganbera bakoitzeko arbitraje-gorteak).
- Esportaziorako dokumentuen kudeaketa (jatorri-ziurtagirien izapideak, ATA koadernoak, salmenta libreko ziurtagiriak, etab.).
- Tokiko ekonomiari buruzko azterlanak egitea.
- Nazioarteko sareetan parte hartzea
Eusko Ganberak taldearen ordezkaritza
Eusko Ganberek hainbat foro eta erakundetan du ordezkaritza, eta horietako batzuk taula honetan jaso dira:
|
ERAKUNDEA |
ZEIN ERAKUNDEREN MENDE DAGO |
|
Euskoiker Fundazioa |
UPV eta hiru foru-aldundiak bazkide sortzaileak dira. |
|
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia |
Eusko Jaurlaritzak sustatutako elkartea da, eta enpresek, erakunde zientifiko-teknikoek, enpresa-erakundeek eta administrazio publikoek hartzen dute parte bertan. Lehendakaria da ohorezko presidentea. |
|
SPRI – Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia |
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila, Eusko Jaurlaritza. |
|
Kontsumobide, Kontsumoko Euskal Institutua |
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, Eusko Jaurlaritza. |
|
Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea |
Lehendakaritza, Eusko Jaurlaritza. |
|
Euskadiko Aireportuen Koordinazio Batzordea |
Garraioaren Idazkaritza Nagusia, Espainiako Gobernua. |
|
CVIE – Enpresen Nazioartekotzerako Euskal Kontseilua |
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila, Eusko Jaurlaritza. |
|
Euskadiko FEDER 2021-2027 Programaren Jarraipen Batzordea |
Kohesio Politikako eta Europako Funtsen Zuzendaritza, Ogasun eta Finantza Saila, Eusko Jaurlaritza. |
|
Ikuskizun Publikoen eta Jolas Jardueren Euskal Kontseilua |
Segurtasun Saila, Eusko Jaurlaritza. |
|
Euskadiko Turismo Mahaia |
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, Eusko Jaurlaritza. |
|
Euskadiko Estatistika Kontseilua |
Ekonomia, Lana eta Enplegua Saila, Eusko Jaurlaritza. |
|
Industria Segurtasunaren Euskal Kontseilua |
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila, Eusko Jaurlaritza. |
|
Merkataritzako Aholku Batzordea |
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila, Eusko Jaurlaritza. |
|
Nahitaezko Desjabetzeetarako Lurralde Epaimahaiak |
Justizia eta Giza Eskubideen Saila, Eusko Jaurlaritza. |
ERLAZIONATUTAKO BERRIAK
Lehendakaria Eusko Ganberekin bildu da, lehiakortasuna, azpiegiturak eta Atlantikoko Makroeskualdea hizpide hartzeko




