Skip to main content

Gipuzkoako Ganberak eraikuntza sektoreko Enplegu Azoka egingo du apirilaren 28an

2026 Apirila 24
Gipuzkoako Ganberak eraikuntza sektoreko Enplegu Azoka egingo du apirilaren 28an
Partekatu

2026ko apirilaren 24a, ostirala – Donostia. Gipuzkoako Ganberak eraikuntza sektoreko Enplegu Azoka egingo du apirilaren 28an, asteartean, kontratazio beharrak dituzten Gipuzkoako enpresen eta lan aukera berriak izateko interesa duten pertsonen arteko topagune gisa.

Eraikuntzaren sektorea eraldaketa-prozesuan dago gaur egun, eredu modernoago, teknologikoago eta jasangarriago baterantz eboluzionatuz. Berrikuntza horrek askotariko profil profesionalen eskaera gero eta handiagoa sortzen ari da, kualifikazio handiko lanpostuetatik hasi eta kualifikazio txikiagoko beste batzuetara, eta horrek enplegu-aukera ugari irekitzen ditu.

Enpresa bakoitzak espazio propio bat izango du, elkarrizketak egiteko eta zuzenean hautagaien curriculumak jasotzeko. Interesatuek aldez aurretik izena eman beharko dute Gipuzkoako Ganberaren webgunean (www.camaragipuzkoa.com).

Enpresa parte-hartzaileak erreferenteak dira Gipuzkoan eraikuntzaren esparruan, besteak beste: Altuna y Uria, Construcciones Zubieder, GZS, Ormak, Alzola Construcción, Corsam, Iparragirre Eraikuntza Lanak, Otegi Gaztañaga, Asfaltia, Cotein Fire, Materiales Iturria, Serkom, Bycam, Ekotrade, Moyua, Teusa, Campezo, Gailur Taldea, Obramat, Urdinberri eta Construcciones Mariezcurrena.

Harpidetu gure buletinetara