Ezagutu hobeto zure saltokiaren zenbakiak eta hobetu haren errentagarritasuna
Zure saltokiak saldu egiten du, baina ez dakizu argi zenbat irabazten duzun benetan? Ba al dakizu zure prezioak egokiak diren edo zer produktuk ematen dizuten etekin handiena?
Gastuak kontrolatzea, prezioak finkatzea eta ordainketak antolatzea saltzea bezain garrantzitsua da. Cámara de Gipuzkoan zure saltokiaren egoera ekonomikoa ezagutzen, hobetzeko aukerak antzematen eta erabaki hobeak hartzen lagunduko dizugu.
Zertan lagun diezazukegu?
01. Ezagutu zure saltokiaren errentagarritasuna
Salmentak, gastuak eta emaitzak aztertuko ditugu, benetan zenbat irabazten duzun, zenbat saldu behar duzun eta zer hobetu dezakezun jakin dezazun.
02. Berrikusi prezioak eta marjinak
Prezioak egokiak diren egiaztatzen, marjina txikiegia duten produktuak identifikatzen eta balizko doikuntzak aztertzen lagunduko dizugu.
03. Optimizatu produktu-eskaintza
Identifikatu zer produktuk ematen dizuten etekin handiena eta zein berrikusi behar diren. Zure eskaintzaren errentagarritasuna hobetzen lagunduko dizugu.
04. Kontrolatu gastuak eta ordainketak
Antolatu zure negozioaren kobrantzak eta gastuak, ezagutu zenbat diru duzun eskura eta aurreikusi likidezia-beharrak.
05. Hartu erabakiak segurtasun handiagoz
Inbertitzea, produktu berriak sartzea edo jarduera zabaltzea pentsatzen ari zara? Aukerak eta horien ondorio ekonomikoak aztertzen lagunduko dizugu, erabakia hartu aurretik.
Zer lor dezake zure saltokiak?
- Benetako errentagarritasuna ezagutzea.
- Prezioak eta marjinak hobetzea.
- Produktuen eskaintza optimizatzea.
- Gastuak eta likidezia-beharrak kontrolatzea.
- Erabaki ekonomikoak segurtasun handiagoz hartzea.
Zure saltokira egokitutako aholkularitza
Saltoki bakoitzak bere beharrak ditu. Horregatik, zure negozioaren errealitatera egokitutako aholkularitza pertsonalizatua, praktikoa eta hurbila eskaintzen dizugu.
Jarri harremanetan gure taldearekin
943 000 307




