Esportatzaile Baimenduaren Zenbakia eskatzeko izapideetan laguntza
ESPORTATZAILE BAIMENDUAREN EGOERA LORTZEAK ZER DAKAR
Merkantzien jatorri hobetsia egiaztatzeko EUR.1 Zirkulazio Ziurtagiria erabil daiteke. Hala ere, EBko merkataritza-akordio gehienetan bide erraztuago bat dago: aduana-agintaritzari Esportatzaile Baimenduaren Zenbakia (EBZ) eskatu. Estatutu hori lortuta, jatorriaren frogagiria fakturan (edo beste merkataritza-dokumentu batean) egiten den adierazpen batez ordezkatzen da, bidalketa bakoitzean EUR.1 izapidetu eta zigilatu beharrik gabe.
ESPORTATZAILE BAIMENDUAREN ZENBAKIA ESKATZEKO BALDINTZAK
Enpresari eta esportatuko diren produktuei buruzko informazioa eta dokumentazioa aurkeztu behar dira (fabrikazioa, osagaiak, hornitzaileak, etab.). Espedientea konplexua izan daitekeenez, Ganberak laguntza eskaintzen du eskaera prestatzen eta izapidetzea bizkortzen.
NORENTZAT DA
EBk merkataritza-hitzarmen hobetsia duen herrialdeetara esportatzen duten enpresentzat, besteak beste: Hego Korea, Aljeria, Albania, Bosnia-Herzegovina, Serbia, Montenegro, Erdialdeko Amerika, Txile, Ekuador, Egipto, Islandia, Faroe uharteak, Israel, Jordania, Libano, Mazedonia, Melilla, Mexiko, Norvegia, Hegoafrika, Suitza, Turkia, Maroko, Tunisia, Peru, Kolonbia, eta abar.
LAN-PLANA
- Hasierako saioa: operatibaren, esportatzeko katalogoaren eta aurreikusitako helmugen berrikuspena.
- Produktuei aplikatzen zaizkien jatorri-arauen analisia.
- Esportatzaile Baimenduaren Zenbakia lortzeko espedientearen (dossier) prestaketa.
- Eskaeraren aurkezpena eta izapidetzea Aduanan.
- Ebazpena eman arteko laguntza eta jarraipena.
ZERBITZUAREN KOSTUA: 500 € + BEZ
Información
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
943 000 276
