• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • Gipuzkoako Bazkundeak tokiko merkatariei laguntzeko ekimen bat plazaratu du online salmenta eta etxez etxeko zerbitzua sustatuz

Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak tokiko merkatariei laguntzeko ekimen bat plazaratu du online salmenta eta etxez etxeko zerbitzua sustatuz

Gipuzkoako Bazkundea oso gertutik bizitzen ari da tokiko merkataritzaren egoera larria eta ekimen bat jarri du martxan, ahal den neurrian behintzat, euren salmentak bultzatzeko. Horretarako lurraldeko merkataritza-enpresen direktorioa sortu du online salmentak eta etxez etxeko zerbitzua sustatuz eta Gipuzkoako kontsumitzaileak gure merkatarie laguntzera animatzen ditu.

Gipuzkoako Merkataritza-Enpresen Direktorioan merkataritza enpresen zerrenda bat egongo da, non kontsumitzaileak online denda, posta elektronikoa edo eta telefonoa erabiliz nahi duen produktua erosteko aukera izango duen gero etxean jaso ahal izateko. Direktorio honetara sartu ahal izateko sarbidea Gipuzkoako Bazkundearen webgunea izango da.

Direktorio honetan izena emateko interesa duten merkatariek edozein momentutan egin dezakete, direktorioa bizia baita eta etengabe eguneratuko da, establezimendu berriak bertan sartzen diren neurrian.

Ekimen honekin Gipuzkoako Bazkundeak lurraldeko tokiko merkataritzan kontsumitzera animatu nahi du, Gipuzkoako ekonomiarentzat eta gizartearentzat garrantzi berezia duen sektore bat babestuz.

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com