• Hasiera
  • Prentsa
  • Albisteak
  • GIPUZKOAKO BAZKUNDEAK MERKATARITZA SARIAK 2020 SARIBANAKETA ATZERATUKO DU

Albisteak

GIPUZKOAKO BAZKUNDEAK MERKATARITZA SARIAK 2020 SARIBANAKETA ATZERATUKO DU

  • Pandemiaren ondorioz bizi ditugun mugek Gipuzkoako Ganberak Gipuzkoako Merkataritza Enpresen Sarien XXVIII. edizioaren ekitaldia atzeratzera behartu dutez

 

  • Hilabete batzuk barru irabazleak zoriondu ahal izatea espero da, egoera egonkorragoa eta kontrolatuagoa denean.

 

  • Tokiko kontsumoa eta erosketak lehenestea aholkatzen dugu, ohiko egoeran negozioak guri zerbitzatzeko irekita dauzkatenei laguntzekon

 

 

 

Donostia – 2020ko azaroaren 19a –  Merkataritza sariek Gipuzkoako merkatarien ahalegina, sakrifizioa eta lan ona aitortzea dute helburu. Nahiz eta orain merkatariak inoiz baino ahalegin eta sakrifizio gehiago egiten ari diren, zoritxarrez, gaur egungo pandemiaren egoera dela eta, Gipuzkoa Bazkundea XXVIII. edizioaren sari banaketa atzeratzera behartua izan da.

Saribanaketa ekitaldia, aurreko edizioetan bezala, arazoaren amaiaren egitea zegoen aurreikusita, eta aurten, irabazleak zoriontzeaz gain, laguntza eta bultzada mezua plazaratu nahi zen. Hilabete batzuen buruan ekitaldia egiteko aukera izatea espero dugu.

Gipuzkoako Bazkundeak merkataritza sektoreari laguntzen jarraitzen du lehiakortasuna hobetzera bideratuta dauden zerbitzuak eskainiz. Horren adibide dira, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Konstumo Sailak sustatutako eus-COMMERCE eta Retail Euskal Eskola programak, edo Espainiako Ganberako Programa de apoyo al Comercio Minorista, FEDER fondoek finantzatzen dutena.

Eus-COMMERCE programaren bidez, merkatariek beren eraldaketa digitala hasi edo jarraitzeko aukera dute. Aurten, programa enpresei marketin digitalean laguntzen saiatzen da. Retail Euskal Eskola, bere aldetik, merkatariei prestatzen jarraitzeko aukera eskaintzen die, haiei ondoen egokitzen zaien eta aukeratutako gailuaren bidez (mugikorretik, ordenagailutik edo tabletetik), dagoeneko dituzten ezagutzak osatuz. Gainera, merkatariek merkataritza-denden aholkularitza pertsonalizatua eskuratzeko aukera dute. Ildo beretik, Programa de apoyo al Comercio Minorista berrikuntza sustatu nahi du merkataritza-denden kudeaketa arlo guztietan.

Gipuzkoako Bazkundetik gure estimua helarazi nahi diogu merkataritza sektoreari, izan ere, izugarrizko ahalegina egiten ari da bizi ditugun egoera zailen aurrean, eta tokiko merkataritzari laguntzeko Gipuzkoako gizarteari mezua helarazi nahi diogu. Laguntzarik onena tokian tokiko erostea da.

Merkataritza Sarietan (Kutxabank, Iberdrola, Euskaltel eta Alzas del Aguas) gure babesleei eskerrak eman nahi dizkiegu, aurreko urteetan bezala, gertaera garrantzitsu honetan gurekin bat egiteko borondateagatik eta merkataritza sektorearekiko gertutasunagatik.

 

Informazio gehiago:

Iñaki Ucin

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688 884 347

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com