Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak Espainiak Indonesian duen enbaxadorearen bisita jaso du

Donostia - 2024ko apirilaren 12a - Espainiak Indonesian duen enbaxadore Francisco Aguilera Aranda jauna Gipuzkoako Bazkundean izan da.

Bazkundean egindako bileran, enbaxadoreak Indonesiako merkatuaren aukera onak aurkeztu ditu eta ekonomia garrantzitsu honetan jarduteko gakoak azaldu ditu. Indonesia potentzial handiko merkatua da. 280 MM pertsonatik gorako biztanleria du, munduko laugarren herrialderik populatuena da eta Asiako laugarren ekonomia. ASEANeko kide da, dinamismo ekonomiko handiena duen munduko eskualdeetako bat. 

Meatzaritza, petrokimika, ekoizpen industrialaren sustapena eta turismoa bezalako sektoreek potentzial ona dute Gipuzkoako enpresentzat. 

Azken urteotan, Indonesiako ekonomiaren dinamismo handiak, nazioarteko fluxuetan duen parte-hartze handiagoak eta, batez ere, herrialdeak eskaintzen duen aukera aukera zabalak gure enpresen interesa piztu dute. 

Informazio gehiago:

Jone Lacunza

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 310 / 688 884 347

Gipuzkoako 9 enpresa dira Espainiaren partaidetzaren buru MIDEST-GLOBAL INDUSTRIEn, Frantziako hitzordu industrial nagusian

Gipuzkoako Bazkundeak azpikontratazio industrialeko enpresen partaidetza bateratua antolatu du MIDEST-GLOBAL INDUSTRIE 2024 ferian, Parisen, 2024ko martxoaren 25etik 28ra.

Global Industrie Frantziako industria ekitaldirik handiena da, 2300 erakusketarirekin eta industriaren balio kate osoaren 15 sektore adierazgarrirekin. 

Edizio honetan fundizioan, forjaketan, mekanizazioan, eraldaketa metalikoan, plastikoetan, kautxuan eta elektronikan espezializatutako 33 enpresak hartuko dute parte. Horietatik 9 SUBCONTEX Gipuzkoarekin elkartutako Gipuzkoako enpresak dira. 

Europako eta Gipuzkoako 100 enpresa baino gehiago bildu dira Gipuzkoako Bazkundean MEETIND 2024an, azpikontratazio industrialeko Europako XV. Topaketan

100 enpresa baino gehiago bildu dira gaur goizean Gipuzkoako Bazkundean, topaketa honen hamabosgarren edizioan.

Aurten parte hartu duten enpresa erosleak Suitzatik, Herbehereetatik, Finlandiatik, Alemaniatik, Frantziatik, Marokotik eta Austriatik datoz, eta askotariko sektoretakoak dira, hala nola eraikuntza, energia, ekipo-ondasunen fabrikatzaileak, siderurgia, automobilgintza, nekazaritzako industriak eta aeronautika. 

250 B2B merkataritza-bilera baino gehiago antolatu dira, eta 2 milioi eurotik gorako kontratazio-aukerak sortzea espero da. 

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com