Zergatik Brasil?
Brasil Latinoamerikako merkaturik handiena da, eta industria-oinarri dibertsifikatua du. Merkataritza askeko akordioak hainbat lehengai eta elikagairen muga-zergak murriztea aurreikusten du. Produktibitatea, digitalizazioa, eraginkortasuna, logistika eta saneamendua modernizatzeko dituen beharrak aukerak eskaintzen dizkie Gipuzkoako enpresei. Brasilgo merkatuan sartzeko, eskualdea, sektorea eta merkataritza-harremanetarako kontaktuak egoki hautatu behar dira.
Aukera gehien dituzten sektoreak
- Makina-erreminta eta fabrikazio aurreratua.
- Logistika, portuak eta azpiegiturak.
- Energia, energia berriztagarriak eta eraginkortasuna.
- IKTak, adimen artifiziala eta industria-softwarea.
- Ura, saneamendua eta ekonomia zirkularra.
- Osasuna, medikuntza-teknologia eta nekazaritzako industria.
Informazio gehiago:
Javier Ayala
943 000 324




