Albisteak

Gipuzkoako Bazkundeak azpikontratazio-enpresen inguruko azoken jarduera berrabiaraziko du MIDEST 2021an

  • Gipuzkoako Bazkundeak enpresen partaidetza bateratua antolatu du LYONen izango den MIDEST-GLOBAL INDUSTRIE 2021 azokan irailaren 6tik 9ra.
  • Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, Frantzian egiten den lehen industria-azoka izango da.
  • Edizio honetan mekanizazioan, galdaragintzan, dekoletajean eta plastikoan espezializatutako 31 enpresek hartuko dute parte, eta horietatik % 55 euskal enpresak dira.

Gipuzkoako Bazkundeak eta Enantiok merkatua zaintzeko zerbitzuak garatzeko lankidetza akordioa zabaldu dute

  • Gipuzkoako Bazkundeak merkatua zaintzeko zerbitzu bat abiarazi du, Enantioko nazioarteko merkataritza-transakzioen Enantio plataforma oinarri hartuta.
  • 193 herrialdetako merkataritza-transakzioei buruzko informazioa ematen du, bi herrialderen artean 5.300 produkturentzako egindako inportazio eta esportazioen totalaren xehetasunekin.
  • Informazioaren xehetasun-mailari esker, enpresa eroslea, enpresa saltzailea, erositako produktua, merkataritza-transakzioaren kopurua eta zenbatekoa identifika daitezke

Gipuzkoako Bazkundeak BEXEN MEDICAL "Gipuzkoako enpresa" gisa bereizi du 2021. urtean

  • Bexen Medical 2021eko "Gipuzkoako enpresa" izendatu du Gipuzkoako Bazkundeak.
  • "Enpresa nazioartekotzea" saria Astigarraga kit Lineri eman diote, "ETE Enpresa industriala" Plastigaurrentzat izan da, "Zerbitzu enpresa" Euskabearentzat eta "Berrikuntza Enpresa" saria CIN Advanced Systems Groupentzat da.
  • Saritutako 5 enpresak, kooperatiba bat, bi familia-enpresa, ingeniaritza bat eta oinarri teknologikoko enpresa bat, lurraldeko enpresa-sarearen ordezkaritza bikaina dira.
  • Sariak emateko ekitaldia, BANCO SABADELLek babestua, Gipuzkoako Bazkundearen egoitzan ospatu da da, eta bertan izan dira Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Ingurumen sailburua, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Eneko Goya Donostiako alkatea.

Gipuzkoako Ganberaren "MEETIND" industria-azpikontratazioaren Europako topaketa presentziala da berriro, eta nazioarteko erosleak erakartzen ditu Gipuzkoara

  • XII. edizioa hibridoa izan da, presentziala eta online formatuarekin. 80 enpresek parte hartu dute topaketan.
    .

 

  • Aurten parte hartu duten enpresa erosleak Frantziatik, Belgikatik, Suitzatik eta Holandatik datoz, eta askotariko sektoretakoak dira: elektromugikortasuna, automobilgintza, trenbidea, teknologia medikoak, ingeniaritzak, zientzia, ekipo-ondasunak, makina-erreminta, ikuskapen-makinak, obra publikoko makinak, energia, kirol-materiala, eraikuntza, ekipamendu mekatronikoak, hiri-seinaleak, energia eta produktuak.

 

  • 100 B2B topaketa baino gehiago antolatu dira (64 bideokonferentzia eta 44 bisita enpresetara) 52 enpresa azpikontratisten eta 28 enpresa erosleren artean, eskaintza eta eskaria bateratzeko.

 

Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak lankidetza finkatu dute ETEen nazioarteko dibertsifikazioa indartzeko

Jabier Larrañagak eta Pedro Esnaolak hitzarmena sinatu dute, eta, horren bidez, sei lan-ildo eta ekintza espezifiko jarriko dira abian.

Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Bazkundeak lurraldeko ETEen nazioarteko dibertsifikazioa sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur. Horren bidez, foru erakundeak 456.000 euroko laguntza emango dio Ganberari sei lerro eta ekintza espezifiko biltzen dituen eta 80 enpresari laguntzea aurreikusten duen ekintza plan bat garatzeko. Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatu Jabier Larrañagak eta Bazkundeko presidente Pedro Esnaolak akordio bat sinatu dute gaur, eta bi eragileek honako konpromiso hau berretsi dute: "Lanean jarraitzea gure sare ekonomikoaren nazioartekotzea sendotzeko, batez ere gure ETEena, eta, horrela, susperraldi ekonomikoa bizkortzea pandemiaren eraginaren ondoren".

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com