Digitalizazioaren, Jasangarritasunaren eta Marka Pertsonalaren bidez Merkataritza Hazteko gakoak ezagutu ditugu Retail Euskal Eskolaren IV. Biltzarrean
- Ekitaldia gaur izan da, urriaren 2an, Gipuzkoako Bazkundean
Erakundeak bere kezka adierazi du, Gobernu espainiarraren ordezkariek berriki egin dituzten adierazpenak direla eta
Donostia / San Sebastián – 2024ko uztailak 18 – Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurreikusitako ibilbidea errespetatzeko eskatu dio gaur Gipuzkoako Bazkundeak Gobernu espainiarrari, eta Ezkio-Itsasoko lotunea aldarrikatu du burdinbidea Nafarroarekin lotzeko. Erakundeak, lurraldeko industria, merkataritza, nabigazio eta zerbitzuen interes orokorren ordezkari, sustatzaile eta defendatzaile den heinean, AHT azpiegitura estrategikotzat jotzen du Gipuzkoarentzat. Ondorioz, euskal Y-aren eta Nafarroaren arteko loturak Gipuzkoan egon behar duela aldezten du, proiektatuta dagoen modura.