• Hasiera
  • Nazioartekotzea
  • Nazioartekotzeko Beste Zerbitzu Batzuk
  • Kanpoko ezarpenak

Enpresen kanpoko ezarpenak

Gipuzkoako Bazkundea konfiantzazko kidea da enpresa askorentzat beren nazioarteko jardueran. Jarduera horretan, atzerrian inplantazio komertziala edo ekoizpen inplantazio bat ezartzeko erabakia, har daitekeen erabakirik garrantzitsuenetarikoa da.

Gipuzkoako Bazkundeak kalitatezko zerbitzu integrala eskaintzen du, prozesu osoan lagunduz. Erabakia hartzen den unetik, plangintzaren eraketan eta baita alderdi operatiboan ere. Horretarako, bertakoak diren erreferentziazko kolaboratzaileak ditugu merkatu ezberdinetan.

 

Ezarpen plana

Enpresa bakoitzari inplantazio-plana deritzonaren barruan integratutako zerbitzuak eskaintzen dizkiogu, oso-osorik edo modu zatikatuan kontrata daitezkeenak.

urglobaleus

Planaren Garapena eta Gauzatzea

Gipuzkoako Bazkundeak bazkideak ditu intereseko herrialdeetan, inplantazio bat egiteko  propio sortutako enpresa filialak behar dituen zerbitzuen kudeaketa integrala edo partziala ahalbidetzen dutenak. Bazkide horien artean, garrantzi berezia hartzen du gure kolaboratzaileak Mexikon, herrialde hori baita Gipuzkoako enpresen inplantazioen jomuga nagusietako bat.

 

Inplantazioak Mexikon eta Latinoamerikako beste herrialde batzuetan. Lankidetza-hitzarmena UR Global enpresarekin.

Latinoamerikako herrialdeak eta, bereziki, Mexiko dira Gipuzkoako enpresentzat atzerriko inplantazioak bideratzeko lehentasunezko jomugetako bat. Gipuzkoako Bazkundeak eta UR Globalek akordio bat sinatu dute Latinoamerikako merkatu nagusietan merkataritza- eta ekoizpen-inplantazioak edo inplantazio integralak egiteko proiektuak garatu eta gauzatzeko. Honela, Gipuzkoako Bazkundeak merkatu horietan Gipuzkoako enpresei ematen  dizkien zerbitzu espezializatuen eskaintza zabaltzen du.

UR Global enpresak kontabilitatea, kudeaketa, finantza, giza baliabideak eta zerbitzu orokorrak eskaintzen dizkie Mexikon, Brasilen, Perun, Kolonbian edo Txilen filialak dituzten 400 enpresa baino gehiagori. Gainera, inplantaziorako irtenbide integralak eskaintzen ditu, kasu bakoitzari egokituak, eraketa prozesua eta enpresa abian jartzeko zerbitzua eskainiz.

  • UR Global taldearen esku egongo diren Outsourcing bidezko kontratazioa
  • Komertzial arloko edo LTZ zerbitzurako langileen kontratazioa
  • Kontabilitate eta zerga-zerbitzuak
  • Giza Baliabideen kudeaketa zerbitzuak
  • Lege-zerbitzuak
  • Legezko ordezkaritza
  • Administrazio-zerbitzuak (fakturazioa eta ordainketen kudeaketa)
  • Inportazioak kontrolatzeko zerbitzuak eta logistika (Mexiko bakarrik)
  • Biltegi eta logistika-zerbitzua (Mexiko bakarrik)
  • Bulegoen alokairuak
  • Logistika-kudeaketan espezializatutako langileekin osatutako biltegiak

 

Informazio gehiago:

Isabel Salido

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

943 000 225

 

UrglobalLogo

Cámara de Gipuzkoa Avda. de Tolosa, nº 75 - 20018 Donostia-San Sebastián Tel. +34 943 00 03 00 - info@camaragipuzkoa.com