Pasaiako Portuko Agintaritza
Gipuzkoako Bazkundea Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide da.
Pasaia portu malgua eta integrala da. Bezeroei eskaintzen dien bizitasuna, dinamismoa, eraginkortasuna eta segurtasuna dira bere jardueraren oinarriak. Bere funtsezko helburua zerbitzu globala eskaintzea da, ontziaren behar guztiei erantzunez, bai eta bezeroei segurtasuna eskaintzea ere; eta segurtasun hori zerbitzuen bizkortasunak eta salgaien maneiuan gorabehera oso gutxi izateak ematen du.