SPRI
Gipuzkoako Bazkundea SPRIren Administrazio Kontseiluko kide da, eta Eusko Ganberak ordezkatzen ditu.
SPRI Taldea Eusko Jaurlaritzako enpresa garapenerako agentzia da eta bere lanaren ardatza Euskadiko enpresa-sareari zerbitzua ematea da.
Bere helburua da euskal enpresei laguntza eta bultzada ematea, edozein izanik ere beren tamaina, sektorea eta egoera.
SPRI Taldeak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko aurrekontuaren % 70 kudeatzen du (Nekazaritzako eta Arrantzako arloa alde batera utzita), eta zerbitzu, programa, inbertsio eta diru-laguntzen bidez banatzen du zenbateko hori.