ARGIBIDE zerbitzua
Gipuzkoako enpresei arreta emateko zerbitzua - Muga operatiboak Errusiarekin eta Ukrainarekin
Argibidek enpresei zuzendutako zerbitzu berezi bat gaitzen du, Errusiarekin eta Ukrainarekin duten eragiketekin zerikusia duen guztiari buruzko kontsultak ebazteko.
Bi herrialdeetako egungo egoerak zailtasun operatiboak sortzen dizkie bezeroak eta eskariak dituzten lurraldeko konpainiei. Zalantza asko daude uneko eskaerak betetzeko aukerari buruz, Europak hartutako administrazio-neurriek hartutako konpromisoak betetzean duten eraginari buruz, inportazio jakin batzuetarako sarbideari buruz edo esportazio-eragiketetan egindako eskakizunei buruz. Hori dela eta, Gipuzkoako Bazkundeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak enpresen eskura erantzun-leihatila bat martxan jarri dute, Errusia eta Ukrainarekiko merkataritza-eragiketetan sor daitezkeen gai guztiak argitzen lagundu ahal izateko.
Kontsulta-zerbitzua doakoa da eta 943 000 300 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoaren bidez eska daiteke.
NAZIOARTEKO MERKATARITZAKO AHOLKULARITZA ZERBITZUA
Argibide Gipuzkoako enpresen eskura dagoen zerbitzua da, Gipuzkoako enpresei narzioartekotzeko erraztasunak ematea helburutzat izanik. Zerbitzu honekin zure enpresak:
- Atzerriko merkataritzan lanak nola giltzatu ezagutuko du (komertzio oztopoak, atzerrian zerbitzuak nola eman, besteak beste).
- Nazioarteko merkatuan nola lan egin daitekeen informatzen hasiko da.
- Atzerriko merkatuetara sartzeko laguntza eta sustapen ororen berri izango du.
- Esportatze jardueran informazio tekniko edo zein komertziala eskatu ahalko du.
- Nazioarteko merkataritza alorrean edozer zalantza argitu ahalko du.
Edozein kontsulta egiteko formularioa bete beharko duzu, non zure profila egin ahal izateko informazioa eskatuko zaizun (informazio hau lagungarria izango zaigu gure erantzuna dagokion kasu zehatzari emateko garaian).