Ziurtagiri Digitalak enpresentzat
Gipuzkoako Bazkundeak enpresa munduan erabiltzen diren eta entzutetsuak diren Camerfirma ziurtagiri digitalak ematen ditu. Izapide hau egin ahal izateko eskatzailea Gipuzkoako Bazkundeko bulegoetara hurbildu beharko da.
Mota ezberdinetakoak dira eta euskarri diferentetan (software y hardware) aurkezten dira:
- Faktura elektronikoa Berariazko ziurtagiria. Honekin ezingo da faktura elektronikoa ez den beste motatako izapiderik egin.
- Enpresa batekoa izanez gero Ziurtagiriaren jabearen identitatea bermatzen du, eta honek erakunde jakin batekin duen lotura bertan betetzen duen karguari jarraikiz ere.
- Pertsona juridikoa Erakunde juridiko baten alde ematen da, pertsona juridikoak Administrazio Publikoarekin izango dituen harremanetan erabili ahal izango da, hala onartzen bada, edota zerbitzu edo ondasunen kontratazioan.
- Enpresaren ordezkaria Erakunde jakin baten ordezkaria den pertsonari ematen zaio. Ziurtagiriaren jabea ez da enpresa baten ordezkari gisa soilik identifikatzen, bere kualifikazioa ere gehitzen du ordezkari legal moduan erabiltzeko.
Informazio gehiago eta CAMERFIRMA ziurtagiri enpresarialen eskaera: